Mundua -
Istilu larriak
Port Saideko sarraskiak krisia larritzeko arriskua indartu du Egipton
Ostegun honetan istiluak piztu dira berriz, oraingoan Kairon, eta 388 pertsona izan dira zaurituak, Al Ahly futbol taldeko jarraitzaileen eta segurtasuna indarren artean sortu diren liskarretan.
Erredakzioa
Liskarrek ez dute etenik Egipton. Ostegun honetan, 388 pertsona izan dira zaurituak Kairon, Al Ahly futbol taldeko jarraitzaileen eta segurtasuna indarren artean piztu diren istiluetan. Segurtasun indarrek asteazkeneko istiluetan izan zuten ustezko erantzukizunaren inguruan egin diren adierazpenek piztu dute liskarra oraingoan.
Egiptoko oposizioko lider eta aktibista talde batek Indar Armatuen Segurtasun Kontseilua jo du atzoko sarraskiaren arduradun. Gutxienez 74 pertsona hil ziren eta 1000 zauritu Port Saideko futbol zelaian Al Marsy eta Al Alhy taldeetako zale porrokatuen artean sortutako istilu larrietan.
Halaber, Parlamentuari Mohamed Husein Tantawik zuzentzen duen Batzorde Militarrari konfiantza erretiratzeko adierazpen sinboliko bat onartzeko eskatu diote. Joan den urteko otsailaren 11z geroztik, Hosni Mubarakek kargua utzi zuenetik, Batzorde Militarrak zuzentzen du herrialdea.
Egiptoko Parlamentuko presidenteak, Saad Katatni islamiarrak, atzoko sarraskia segurtasun indarren "arduragabekeriaren" ondorio izan zela salatu du.
Mohamed Yunis Port Saidhiriko futbol zelaiko zuzendariak ziurtatu duenez, Poliziakez zuen Egiptoko futbol partida saihestu, bitaldeetako zale porrokatuen beldur zela argudiatuta.
"Poliziakez zuen esku-hartu, begira egon ziren, zale porrokoatuek eraso egingozieten beldur zirelako", adierazi du Yunisek.
Istiluakfutbol partidaren amaieran hasi ziren. 3-1markagailuarekin bukatu zen Kairoko Al Ahli taldearen eta Port SaidekoAl Masri taldearen arteko norgehiagoka. Masry taldeko jarraitzaileekzelaira salto egin zuten orduan, eta kanpoko taldeko jokalarien aurkajoan ziren korrika.
Protestak Kairon
Dozenaka manifestarik Tahrir plazaren inguruan autoen trafikoa eten dute, eta Egiptoko irrati eta telebista publikoko egoitzarako bidea oztopatu dute, Port Saideko futbol zelaian jazotako gertakarien kontra protesta egiteko.
Barne Ministerioan, berriz, segurtasun neurriak areagotu dituzte, Kairoko Al Alhy futbol taldeko jarraitzaile ultren erreakzioaren beldur baitira.
Egiptoko Batzorde Militarrak hiru dolu-egun ezarri ditu, Port Saideko futbol partidaren ostean jazotako sarraskia dela eta, hala jakinarazi du Facebook orrian duen profilean.
Halaber, Indar Armatuen Kontseilu Nagusiak iragarri duenez, gertakariaren arduradunak identifikatzeko ikerketa batzordea eratu dute.
EBk ikerketa eskatu du
Catherine Ashton Europako Diplomazia buruak futbol zelaiko sarraskiaren inguruan "ikerketa azkarra eta independentea" abian jartzeko eskatu die Egiptoko agintariei. "Ikerketa azkar eta independente batek atzoko tragedia argitzen laguntzea espero dut", azaldu du Ashtonek.
Halaber, heriotzak gaitzetsi ditu, eta egipziarrei elkartasuna adierazi die.
Anai Musulmanen salaketa
Anaia Musulmanek Mubaraken jarraitzaileei egotzi dizkiete asteazkeneko liskarrak. "Port Saideko gertakariak antolatuta daude, eta lehengo erregimeneko jarraitzaileen mezua da'', esan du Esam al Arian, PLJ Anai Musulmanen alderdi politikoko presidenteordeak.