Itxi

Futbola

Ofiziala

Xavi Hernandez, Bartzelonako entrenatzaile berria

EITB MEdia

Talde katalanak ez ditu fitxaketaren xehetasunik eman.

  • Xavi Hernandez. Argazkia: EFE

    Xavi Hernandez. Argazkia: EFE

Bartzelonak gaur egin du ofizial Xavi Hernandezen fitxaketa.

Sei urte igaro dira jokalari bezala kluba uzi zuenetik eta orain Ronald Koeman eta Sergi Barjuan eta gero Bartzelonako lehen entrenatzailea izango da Qatar utzita. Al-Sadd taldearekin egindako negoziaketetan arazo asko izan dira, baina azkenean akordioa itxi dute, baina xehetasunik eman gabe.

"FC Bartzelonak akordioa itxi du Xavi Hernandezekin lehen taldeko teknikaria izateko denboraldia amaitu arte eta beste bi urte", iragarri du klubak goizaldeko 01:50ean.