Itxi

2021/12/16

22:02

Futbola

1-2

Amorebietak agur esan dio Errege Kopari, Almeriaren aurka galduta

EITB Media

Zornotzako taldeak 1-2 galdu du Urritxen jokatutako Kopako bigarren kanporaketako partida, eta txapelketatik at geratu da.

  • Amorebieta - Almeria

    Orozko (Amorebieta) baloia errematatzen Almeriaren aurkako partidan. Argazkia: @SDAmorebieta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Amorebietak 1-2 galdu du Almeriaren aurka ostegun honetan jokatu duen Errege Kopako bigarren kanporaketako partida, eta, ondorioz, txapelketatik kanpo geratu da. Urritxera itzuli da Zornotzako taldea neurketa hau jokatzeko, eta festa giroa nagusitu da bertan, baina etxeko taldeak ezin izan du festa biribildu.

Norgehiagokako 23. minutuan, Sadiqek 0-1ekoa sartu du Almeriarentzat, Juanjo Nietok hegaletik egin duen jokaldi onari amaiera bikaina emanda. Partida talde bisitariaren aldeko gol bateko abantailarekin heldu da atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasieran, epaileak baliogabetu egin du Orozkok sartu duen gola, baina Amorebietak 1-1ekoa jarri du markagailuan 56. minutuan; Orozkoren gola balekoa izan da bigarren aukeran.

Pozak, ordea, ez dio asko iraun Zornotzako taldeari, 60. minutuan Appiahek 1-2koa sartu baitu. Azkenera arte borrokatu da Amorebieta, baina Almeriak lortu ditu garaipena eta final-hamaseirenetarako txartela.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;