Itxi

Futbola

Primera Iberdrola

Reala-Athletic, zuzenean, EITBn

EITB Media

Igandean eguerdiko 12:00etan hartuko du euskal derbia Reale Arenak. ETB2n eta eitb.eus-en izango da ikusgai.

  • San Mamesen jokatutako euskal derbiaren irudia. Argazkia: EFE

    San Mamesen jokatutako euskal derbiaren irudia. Argazkia: EFE

Igande honetan Primera Iberdrolako 16. jardunaldiko partida jokatuko dute Realak eta Athleticek non eta Reale Arena futbol-zelaian.

Euskal derbia zuzenean ikusi ahal izango da ETB2n eta eitb.eus-en eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Egun talde txuri-urdina sendo dago sailkapeneko bigarren postuan 37 punturekin, Bartzelona da liderra eta 45 ditu; talde zuri-gorria, partida bat gutxiago jokatuta, bosgarren lekuan dago 37 punturekin. Bi taldeek garaipena nahi dute urtea ondo hasteko.

Hondarribiko Mariasun Quiñones atezainarentzat lehen derbia izango da Reale Arenan, Athleticen atea defendatzen eta gogotsu dago: ''berezia da etxera bueltatzea''.

Beste aldea batetik, Realeko Natalia Arroyo entrenatzailearentzat neurketa gogorra izango dela uste du: ''partida handia da urtea hasteko''.

16. JARDUNALDIA

LARUNBATA 8

12:00 Madril CFF vs. Sevilla FC

12:00 Vila-real CF vs. Deportivo Alaves

17:00 UD Granadilla Tenerife vs. FC Bartzelona

IGANDEA 9

11:00 Rayo Vallecano vs. SD Eibar

11:30 R. Betis vs. Levante UD

12:00 Real Sociedad vs. Athletic Club

12:00 Sporting Huelva vs. Valentzia CF

Atletico vs. Real Madril (bertan behera)