Itxi

Futbola

Primera Iberdrola

Eibar Alavesi gailendu zaio Unben jokatutako derbian (2-0)

EITB MEDIA

Arabarrei berdinketa nahikoa zitzaien maila gorenean jarraitzea bermatzeko baina ezin izan dute punturik lortu. Elba Verges eta Carmen Alvarez jokalatriek egin dituzte armaginen garaipenaren golak.

1:11
Eibar-Alaves euskal derbia

Eibar nagusi izan da Unben Alavesen aurka jokatutako euskal derbian. Jokoan zeuden hiru puntuak oso garrantzitsuak ziren bi taldeentzat, datorren denboraldian Primera Iberdrolan jarraitzeko helburua gauzatu ahal izateko.

Armaginak gailendu dira eta urrezko hiru puntu lortu dituzte, baina Huelvako Sporting aurkari zuzenak ere bere partida irabazi du (etxean, 3-1 Real Madrilen aurka), eta horrek ez dio Eibarri mesederik egin.

Arabarrek, berriz, nahikoa zuten berdinketa Lehen Mailan jarraitzea bermatzeko, baina azkenean eskuak hutsik itzuliko dira Gasteizera.

Borroka handiko lehia izan da, joko gutxikoa, eta etxekoak talde lanari esker gailendu dira azkenean. Partidako lehen gola Elba Vergesek egin du partidako 22. minutuan, eta bigarrena, Carmen Alvarezek, bigarren zatia hasi eta minutu gutxira.

Azken minutuetan, Nerea Nevado aukera argia izan du Alavesen gola egiteko. Eta Kundananjik ere Eibarren hirugarrena gertu izan du.

Garaipen honi esker, Eibarrek sei porroteko bolada txarra eten du. Mailari eusteko muga bost puntura daukate orain. Sporting Huelva eta Vila-real dira aurkaririk hurbilenak. Bi horiek elkarren aurka jokatuko dute hurrengo jardunaldian eta ondoren Vila-real hartuko du Eibarrek.