Futbola
Urriaren 7an
'Klasikoa'n Kataluniako independentzia aldarrikatzeko deia egin dute
Erredakzioa
Camp Nou estadioan jokatuko den Bartzelona-Real Madril partidan Kataluniako independetzia aldarrikatzeko deia egin duten ekimenak geroz eta gehiago dira.
-
Camp Nou. Argazkia: EFE
Ligako zapzigarren jardunaldian Bartzelona eta Real Madril nor baino nor gehiago arituko dira Camp Nou estadioan, eta hainbat ekimenek Kataluniako independentzia aldarrikatzeko deia egin dute, mundu osoan partidak izango duen ohiartzuna kontuan hartuta.
Honela, Twitter bidez #CampNouPleDEstelades etiketa, eta Facebooken ‘Vamos al Camp Nou con la estelada’ taldea sortu dute. Gainera, neurketako zati bakoitzeko 17:14. minutuan Els Segadors abesteko deialdia ere egin dute, 1714. urtean, Bartzelonako setioaren ondoren, Kataluniak askatasuna galdu zuela gogoratzeko.