Futbola
Errege Kopa
Reala-Osasuna Kopako final laurdenetako kanporaketa otsailaren 6an, ostegunez, 19:30ean jokatuko dute
EITB MEDIA
Partida Reale Arenan izango da, Donostian, eta Errege Kopako finalerdietarako txartel bat izango dute jokoan Euskal Herriko bi taldeek.
-
Realak eta Osasunak finalerdietarako txartel bat izango dute jokoan, Reale Arenan. Argazkia: EFE.
Reala-Osasuna 2024-25 denboraldiko Errege Kopako final laurdenetako kanporaketa otsailaren 6an jokatuko dute, ostegunez, 19:30ean, Espainiako Futbol Federazioak astelehen arratsaldean iragarri duenez. Partida Reale Arenan jokatuko dute, Donostian, eta Errege Kopan jarraitzen duten Euskal Herriko bi taldeek txapelketako finalerdietarako txartel bat izango dute jokoan.
Final laurdenetako zozketa arratsaldeko lehen orduan egin dute, eta, horretan, Realaren eta Osasunaren arteko derbia suertatu da. Aurreko denboraldian, final zortzirenetan, bi taldeak Sadarren aritu ziren nor baino nor gehiago, eta orduan Realak irabazi zuen, 0-2. Aurtengo Kopan, final zortzirenetan, Gipuzkoako taldeak Rayo Vallecano kanporatu zuen (3-1), eta Osasunak Athletic utzi zuen lehiaketatik at (2-3).
Hona hemen noiz jokatuko dituzten 2024-25eko Errege Kopako final laurdenetako kanporaketak
Otsailaren 4an, asteartez
Atletico Madril-Getafe, 21:30ean
Otsailaren 5ean, asteazkenez
Leganes-Real Madril, 21:00etan
Otsailaren 6an, ostegunez
Reala-Osasuna, 19:30ean
Valentzia-Bartzelona, 21:30ean