Futbola
Asteazkenean, 21:30ean
Alaves gozatzeko eta sufritzeko prest doa Camp Noura
Erredakzioa
Sergio Herrera 19 urteko atezain gazteak debuta egiteko aukera izango du. Partida asteazken honetan jokatuko da, 21:30ean.
-
Alavesek eta Bartzelonak Mendizorrotzan jokatutako joaneko partidako irudia. Argazkia: EFE
Sergio Herrera 19 urteko atezain gazteak debuta egingo du lehen taldearekin. Miguel eta Urtzi lehen taldeko atezain biak min hartuta daude, eta gazteek izango dute aukera. Harrobiko Sergio Perez atezaina ere deialdian sartu da.
Natxo Gonzalez Alaveseko entrenatzaileak esan duenez, Barçari gauzak zail jartzen saiatuko da Alaves: "Bartzelonak ez dizu gozatzen uzten, beraiek gozatzen dute. Partida hasi aurretik gozatzen saiatuko gara, baina 21:30ean jokatzeko prest egon beharra daukagu, eta gauzak zail jartzen saiatu behar gara".