Futbola
Real Madril
Mourinhok ekainean alde egin lezake
Erredakzioa
Real Madrileko entrenatzailearen eta Florentino Perez presidentearen arteko harremanak txarrera egin ondoren portugaldarrak alde egin nahi duela dirudi.
-
Mourinho. Argazkia: EFE
Porugaleko entrenatzailearen eta Real Madrileko presidentearen arteko harremanak azkeneko hilabeteetan txarrera egin du, polemika ugari izan baitira. Mourinhok Bernabeun egindako agerraldia Madrilgo derbian, teknikariak harrobiaren inguruan egindako adierazpenak edo Sergio Ramosekin edukitako hika-mika adibide argiak dira. Gainera, ligan lortutako emaitza kaskarrak, eta Bartzelonarekin sailkapenean duen aldea ere erabakigarriak izango lirateke.