Reala
Fitxaketa
Urko Gonzalez de Zaratek Espanyolen jokatuko du
EITB
Realak eskerrak eman nahi izan dizkio Urkori klubean egon den urteetan erakutsitako konpromisoagatik, dedikazioagatik eta profesionaltasunagatik.
-
Urko Gonzalez de Zarate. Argazkia: Reala
Realak eta Espanyolek akordioa lortu dute Urko Gonzalez de Zaratek talde katalanean jokatzeko.
Realak eskerrak eman nahi izan dizkio Urkori klubean egon den urteetan erakutsitako konpromisoagatik, dedikazioagatik eta profesionaltasunagatik.
Urko Gonzalez de Zarate kadeteetan iritsi zen Zubietara, eta bertan hasi zuen bere prestakuntza harrobi txuri-urdinean. Mailaz igotzen joan zen, 20-21 denboraldian lehen taldearekin debuta egin arte, Anoetan, Real Madrilen aurka. Ordutik, erdilariak Realeko kamiseta defendatu du Ligako, Errege Kopako eta Europa Ligako 16 partidatan.

