Reala
Geldialdia Ligan
Realak min hartuta dituen jokalariak berreskuratzea du helburu
Erredakzioa
Defentsa postuan jokatzen duten hainbat jokalari daude lesionatuta, eta hamalau egun hauetan futbolari horiek errekuperatzea izango da talde txuri-urdinaren jomuga.
-
Realeko jokalariak. Argazkia: EFE
BBVA Ligak geldialdia izango du asteburu honetan, eta Realari momentu ezin hobean etorri zaio atsedenaldia. Hainbat jokalari min hartuta ditu talde txuri-urdinak, eta hamalau egun hauetan ahalik eta futbolari gehien errekuperatzea izango dute helburu.
Iñigo Martinezek min hartu zuen Atletico Madrilen aurkako partidan, eta bi edo hiru asterako baja izango da. Jose Angel, Dani Estrada, Carlos Martinez eta Liassine Cadamuro ere min hartuta daude. Asteburu honetan Ligako partida egongo balitz, jokalari hauek ez ziren jokatzeko prest egongo, baina Realak hamalau egun dite hurrengo partida jokatu arte, eta badirudi futbolari hauek, ordurako sendatuta egongo direla.
Mikel Gonzalez min hartuta dagoen beste jokalari bat da. Denboraldi-aurrean lesionatu zen Gonzalez, eta orain arte ez du partida ofizialik jokatu. Datorren jardunaldirako jokatzeko prest egon daiteke, Jagoba Arrasate entrenatzaileak hala estimatzen badu.
Lesio asko izan ditu Realak denboraldiko lehen txanpa honetan, eta min hartuta egon diren jokalari gehienek zuntz hausturak izan dituzte. Claudio Bravo, David Zurutuza, Gorka Elustondo, Igor Ansotegi, Alberto De la Bella eta Gonzalo 'Chory' Castro izan dira lesiorik jasan ez duten jokalari bakarrak.