Itxi

Reala

0-0

Realak berdinketa baino ez du lortu Levanteren aurka

Leire Etxazarra | eitb.com

Txuri-urdinek ez dute partida ona jokatu eta Levantek aukera argiak izan ditu hiru puntuak eramateko.

10:06

Realak berdinketa baino ez du lortu Levanteri egindako bisitan. Joaquin Caparrosen taldeak, gainera, partida irabazteko aukerak izan ditu; bigarren zatian, batez ere.

Donostiarrek kosta egin zaie baloiaren kontrola irabaztea, eta, erasoan behin eta berriro saiatu diren arren, ez dira gol aukera argiak sortzeko gai izan.

Levantek, berriz, lekua ondo hartu du berdegunean eta donostiarren bizkarra bilatu dute kontraerasoan ateratzeko. Txuri-urdinek kontu handiz ibili behar izan dute atzeko aldean, eta horrek aurrera joateko bultzada kendu die.

Lehen zatian bi taldek nor baino nor gehiago aritu dira, jokoa kontrolatu eta aurkaria gainditu nahian, baina ez dute markagailuan aurretik jartzeko meriturik egin. Gauzak horrela, Levate bizirik iritsi da atsedenaldira, neurketa irabazteko aukerekin, eta Realak, berriz, 45 minutu alferrik galdu dituela sumatu du.

Atsedenaldiaren ostean, Caparrosek Babá eta Ivanschitz zelairatu ditu, eta partida aldatu egin da. Realak baloiaren jabe jarraitzen zuen, baina Levantek arrisku handia sortu du kontraerasoan. Bravoren geldiketek txuri-urdinen aukerak bizirik mantendu ditu.

Aukerarik onena, 67. minutuan

Gipuzkoarren aukerarik garbiena 67. minutuan iritsi da, baina Prietok lehenengo, Seferovicek gero eta, azkenik, Velak, ez dute asmatu baloia Levanteren atean sartzen. Aukera hirukoitza izan da, oso garbia, baina gola ez da iritsi.

Berdinketak emozioa ekarri du partidaren azken minutuetan. Levante jo ta ke joan da aurrera eta jaurtiketa batek Realaren ateko zutoinean ere jo du. Baina ez da golik izan.

Azkenean, 0 eta 0, Realak lau partidetan lortu duen bigarren berdinketa izan da gaurkoa.

Fitxa teknikoa:

0 - Levante: Keylor Navas, Héctor Rodas, Vyntra, David Navarro, Juanfran, El Adoua (Ivanschitz, m.46), Pape Diop, Pedro Ríos, Sergio, Xumetra y Barral (Babá, m.46) (Nong, m.78).

0 - Real Sociedad: Bravo, Estrada, Mikel González, Iñigo Martínez, De la Bella, Elustondo, Zurutuza, Granero (Pardo, m.88), Carlos Vela (Chori Castro, m.86), Griezmann (Seferovic, m.64) y Xavi Prieto.