Itxi

2014/03/11

12:44

Reala

Porrota Anoetan, Rayoren aurka

Jagoba Arrasate: 'Guztia txarto atera zaigu'

Erredakzioa

"Ez dugu eraso egiten jakin, ezta defendatu ere, taldea hautsita egon delako", adierazi du Realeko entrenatzaileak.

  • Jagoba Arrasate, Rayoren aurkako partidan. Efe.

    Jagoba Arrasate, Rayoren aurkako partidan. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jagoba Arrasate Realeko entrenatzailea atsekabetuta agertu da Rayoren aurka galdu ostean, eta taldeari "dena txarto" atera zaiola onartu du.

Arrasateren iritziz, donostiarrek "partida txarra" jokatu zuten astelehenean, eta, aurrekoetan ez bezala, "gauza guztiak kontra izan ditugu".

Entrenatzaile txuri-urdinarentzat, "ez dugu eraso egiten jakin, ezta defendatu ere, taldea hautsita egon delako".

Bizkaitarraren ustez, Reala "nahi eta ezin" ibili zen, eta gauzak oso txarto egin zituztela azpimarratu du, partida guztian Rayoren mende egon zirelako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;