Reala
Deportivora
Ifranen lagapenak 23 jokalari utzi ditu Realean
Erredakzioa
Uruguaiko futbolaria Deportivora joan ostean, Jagoba Arrasatek Granero berreskuratzea espero du.
-
Diego Ifran, Realarekin. Argazkia: EFE.
Realak Diego Ifran Deportivori utzi ostean, 23 jokalari geratu dira Realean. Jagoba Arrasatek, gainera, Esteban Granero berreskuratzea espero du hurrengo asteetan.
Uruguaiko jokalariak 57 neurketa jokatu du Realarekin, eta 7 gol sartu ditu. Imanol Agirretxe eta Haris Seferovic agertu direnetik, zailagoa du titularra izatea. Taldeko bigarren lagapena izan da. Mallorcara joan zen Liassine Cadamuro, utzita.
Esteban Granero taldearekin entrenatzen hasi da. Belaunean lesio larria izan zuen. Apirilean itzuli daiteke Granero. Gainera, Jagoba Arrasatek taldean sartu du Joseba Zaldua atzelaria.