Itxi

Reala

Akordioa

Theo Hernandezek Realean jokatuko du, utzita

eitb.eus

Realak eta Real Madrilek akordioa itxi dute hegaleko jokalaria talde txuri-urdinean aritzeko. Theo aste honetan helduko da Donostiara, eta urtebeteko kontratua sinatuko du.

  • Theo Hernandez. Argazkia: EFE

    Theo Hernandez. Argazkia: EFE

Theo Hernandezek Realean jokatuko du 2018-2019 denboraldian. Klub donostiarrak eta Real Madrilek akordioa itxi dute hegaleko jokalaria utzita aritzeko. Theo Ameriketako Estatu Batuetan dago Real Madrilekin, aste honetan bueltatuko da taldearekin Madrilera, eta Donostiara abiatuko da, urtebeteko kontratua sinatzeko.

Beste talde askoren eskaintzak izan ditu futbolari frantziarrak, eta kobratzen zuen diru-kopurua zen Realean amaitzeko arazo nagusia. Hala ere, Realak eta Real Madrilek duten harreman onaren eraginez, bi aldeek akordioa adostu dute.

Atletico Madrilek utzita iritsi zen Theo Hernandez Alavesera 2016-2017 denboraldian. Urte bikaina egin zuen talde babazorroarekin, eta Real Madrilek fitxatu zuen, Atleticori 26 milioi euro ordainduta. Real Madrilekin, Ligako 13 partida, Errege Kopako 7 eta Txapeldunen Ligako 3 jokatu zituen. Besteak beste, Espainiako Superkopa, Europako Superkopa, Kluben Munduko Txapelketa eta Txapeldunen Liga irabazi ditu.