Itxi

Reala

Real - Girona

Reala, Anoetan lehenengo garaipenaren bila

Agentziak | Erredakzioa

Athleticen aurkako partida sentsazio onekin amaitu ondoren, Realak lehenengo garaipena lortu nahi du Anoetan. Gaurko honetan, Girona izango du aurkari.

  • Realak San Mamesen lortutako golak ospatzen

    Realak San Mamesen lortutako golak ospatzen

Athleticen aurkako partidan garaipena lortu eta gero, Realak gogotsu eta sasoi onean jasoko du gaur Girona Anoetan.

Etxetik kanpo emaitza onak lortu baditu ere, etxean Ligako talderik txarrenetarikoa da Reala. Denboraldi honetan Anoetan lortutako emaitza positibo bakarra Rayoren aurka lortutako puntua izan da.

Realaren entrenatzaile ohia izango du talde txuri-urdinak aurrean. Eusebiok ez du inoiz Anoetan garaipenik lortu, kanpoko taldearen entrenatzaile gisa.

Hasierako hamaikakoari dagokionez, Willian Jose partida hasieratik jokatzeko moduan dago, arazo muskularrak gainditu baititu. Horren ordez, Marco Sangalli aritu zen San Mamesen, denboraldiko ezustekoa izaten ari den jokalaria.

Hala ere, Donostiako taldean hainbat jokalari jokatu ezinik daude oraindik: Adnan Januzaj, Joseba Zaldua eta Mikel Merino.

Ustezko hamaikakoak:

Real Sociedad: Moya; Gorosabel, Aritz, Hector, Kevin; Illarramendi, Zubeldia, Sangalli, Pardo; Willian Jose eta Oyarzabal.

Girona: Bono; Porro, Alcala edo Muniesa, Juanpe, Espinosa, Aday Benitez; Douglas Luiz, Aleix Garcia edo Pons, Borja Garcia; Portu eta Stuani.

Epailea: Gonzalez Fuertes

Zelaia: Anoeta

Ordua: 21:00