Itxi

Reala

ALFONSO PEREZ, 13:00

Realak eta Getafek Europarako postuetara hurbildu nahi dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Los donostiarras podrían superar en la clasificación a su rival, del que le separan dos puntos, si logran un triunfo que se resiste desde 2015.

  • Mikel Oyarzabal Realarekin sartutako gol bat ospatzen

    Mikel Oyarzabal Realarekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Defentsan baja garrantzitsuak dituen Realak Getafera bidaiatuko du larunbat honetan, aurreko jardunaldian Valladoliden aurka izandako porrota ahazteko asmoz.

Txuri-urdinek talde madrildarra gaindi dezakete sailkapenean, norgehiagoka irabaziz gero (bi puntuko aldea besterik ez dago bi taldeen artean), baina ez dute Getafe azpiratzen 2015etik. Gainera, bi garaipen lortu dituzte bakarrik Getaferen aurka euren artean jokatutako azken hamar neurketetan.

Dena dela, Realak badu itxaropentsu egoteko arrazoirik ere. Mikel Oyarzabal eta Adnan Januzaj sasoiko dabiltza, Robin Le Normand frantziar gaztea ondo ari da atzealdeko jokalarien hutsunea betetzeko orduan, eta etorkizun handia izan dezakeela ematen du. Horrez gain, etxetik kanpo punturik gehien pilatu duen Ligako talderik emankorrena da Asier Garitanoren taldea, Bartzelonaren atzetik.

Kontrara, txuri-urdinek badituzte ere zenbait zalantza puntu: Willian Jose aspalditik dabil golik sartu ezinda (ia hiru hilabete), ez dute jokoan erregulartasunik aurkitzen, eta Asier Illarramendi, Mikel Merino edota Sandro ez daude euren unerik gozoenean.

Aipatu irregulartasun hori egonagatik ere, donostiarrek oso gertu dituzte Europarako txartela ematen duten postuak; izan ere, toki horietan dagoen Levantek gipuzkoarrek baino hiru puntu gehiago baino ez ditu.

Bordalasek entrenatzen duen taldea, bere aldetik, bolada onean helduko da neurketara. Lau lehia kateatu ditu galdu gabe (Ligako hiru eta Kopako bat), eta talde serio, ordenatu eta gogorra dela erakusten ari da behin eta berriz.

Getafek azken egunetan izan duen albiste txarra Amath N'Diaye hegalekoaren lesio larria izan da, ezin izango baitu gehiago jokatu denboraldi honetan. Realaren aurka Portillok hartuko du bere lekua. Hamaikako beste aldaketa nagusia Angel hasieratik arituko dela da, zigortuta dagoen Mataren lekuan jardungo baitu.

Balizko hamaikakoa:

Getafe: David Soria, Damián Suarez, Djene, Bruno, Cabrera; Foulquier, Maksimovic, Arambarri, Portillo; Angel eta Jorge Molina.

Reala: Moya, Aritz, Le Normand, Hector Moreno, Theo, Illarramendi, Zubeldia, Januzaj, Zurutuza, Willian Jose eta Oyarzabal.

Epailea: Jaime Latre.

Futbol-zelaia: Coliseum Alfonso Pérez.

Ordua: 13:00