Reala
Gaur, 21:00etan
Realak Europarako postuetan sartzeko aukera du, Montilivin
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak Girona izango du aurkari astelehenean, 21:00etan. Willian Josek, Theok, Januzajek, Illarramendik eta Kevinek ezingo dute jokatu.
-
Doumbia eta Aritz Elustondo, lehen itzuliko Reala-Girona partidan. Argazkia: EFE
Realak Girona izango du aurkari gaur Montilivin (21:00etan) jokatuko duen LaLigako 25. jardunaldiko partidan. Txuri-urdinek Europarako postuetan sartzeko aukera dute, garaipena lortuz gero.
Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeak 34 puntu ditu, eta Gironaren aurka garaipena lortuta, berdindu egingo luke Alavesekin (6. postuan, 37 punturekin) eta Sevillarekin (5. postuan, 37 punturekin). Realak, lau garaipen eta hiru berdinketa lortu ditu azken zazpi partidetan.
Hala ere, talde txuri-urdinak baja asko ditu asteleheneko neurketarako. Willian Josek eta Theo Hernandezek partida bateko zigorra bete beharko dute. Asier Illarramendi, Adnan Januzaj, Andoni Gorosabel, Kevin Rodrigues eta Martin Merquelanz, min hartuta daude.
Bestalde, Girona salbazioa lortzeko lehian murgilduta dago, eta Real Madrili Bernabeun irabaztetik (1-2) dator. Gauzak horrela, Eusebio Sacristanek zuzentzen duen taldeak hiru puntuak lortu nahi ditu jaitsiera postuetatik aldentzeko. Johan Mojica eta Aday Benitez ez dira jokatzeko prest egongo. Pere Pons zalantza da, Real Madrilen aurkako neurketan min hartuta amaitu zuelako.
Ustezko hamaikakoak:
Girona: Bono; Jonas Ramalho, Bernardo Espinosa, Juanpe, Raul Garcia; Douglas Luiz; Pedro Porro, Pere Pons edo Alex Granell, Borja Garcia, Portu; eta Stuani.
Reala: Rulli; Zaldua, Llorente, Navas, Muñoz; Zubeldia, Zurutuza, Merino; Oyarzabal, Juanmi eta Bautista.
Zelaia: Estadi Municipal Montilivi.
Epailea: Prieto Iglesias.
Ordua: 21:00etan.