Itxi

Reala

Igandean, 18:30ean

Realak garaipena behar du Celtaren aurka, Europarako lehian jarraitzeko

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak Balaidosen jokatuko du igande honetan, 18:30ean.

  • Willian Jose. Argazkia: EFE

    Willian Jose, lehen itzuliko Celta - Reala partidan. Argazkia: EFE

Realak Celtaren aurka jokatuko du igande honetan, 18:30ean, Balaidosen. Galiziako taldea jaitsiera postuetatik irten nahian dabil. Realak, aldiz, Europarako lehian murgiltzea du helburu.

Ostegunean Betisen aurka garaipena lortuta iristen da talde txuri-urdina Balaidosera, eta amaiera eman zion garaipenik lortu gabeko bost partidako boladari. Mikel Oyarzabal sasoi betean da, Juanmik partida bikaina joktu zuen Betisen kontra, eta Willian Josek ahaztuta du zelaietatik at izan duen lesioa. Diego Llorente ere jokatzeko prest dago jada. Ia dena albiste onak dira Realarentzat, nahiz eta Asier Illarramendi eta David Zurutuza min hartuta dauden.

Celtari dagokionez, Iago Aspas jokatzeko moduan egongo da. Min hartuta amaitu zuen azken partida, baina prest dago Realaren aurkakorako. Brais Mendezek ezingo du jokatu, eta Ryad Boudebouzek ordezkatu lezake, nahiz eta Emre Mor jar dezakeen eskuin hegalean, edota Fran Beltran sartu zelai erdia indartzeko.Defentsako lerroan berritasunak sartuko ditu Fran Escriba entrenatzaileak. David Costas eta Araujo izango dira erdiko defentsak, eta, Hugo Mallo eta Olaza egongo dira hegaletan.

Ustezko hamaikakoak:

Celta: Ruben Blanco; Hugo Mallo, Costas, Araujo, Olaza; Boudebouz, Okay, Lobotka, Boufal; Aspas eta Maxi Gomez.

Reala: Rulli; Zaldua, Llorente, Aritz, Theo; Zubeldia, Rubén Pardo, Merino; Juanmi, Oyarzabal, Willian Jose.

Epailea: Melero Lopez.

Zelaia: Balaidos. (Igandean, 18:30ean).