Itxi

Reala

Ofiziala

Realak Isak fitxatu du

Erredakzioa

Alexander Isakek 2024. urteko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde txuri-urdinarekin.

3:12
Alexander Isak

Reala akordio batera iritsi da Borussia Dortmund taldearekin Alexander Isak jokalaria fitxatzeko. Aurrelariak mediku-azterketa gainditu, eta txuri-urdinarekin sinatu du kontratua 2024ko ekainaren 30era arte.

AIK Solna taldean hasi zen jokatzen, eta duela bi urte egin zuen debuta Suediako selekzioarekin, 17 urte zituenean. Gainera, selekzioarekin gola sartu zuen jokalari gazteena da.

Orduan, Borussia Dortmundek fitxatu zuen, baina ez zuen asko jokatu Alemanian. Neguko merkatuan Herbehereetako Willem II taldera joan zen utzita, non maila ona eman zuen. Orain, Santander Ligan jokatzeko aukera izango du.