Reala
Finala, Salamancan
Realak Superkopa irabazi nahi du, Bartzelona faboritoari gailenduta
Agentziak | Erredakzioa
Bi taldeek jokalari guztiak prest dituzte denboraldiko lehenengo titulua irabazteko. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
-
Realeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.
Bartzelona faborito da Realaren aurka jokatuko duen Superkopako finalean. Partida 12:00etan hasiko da Salamancako Helmantico zelaian.
Bi taldeek ideia eta sistema oso ezberdinak dituzte, baina helburu bera: Superkopa irabaztea. Aurten, gainera, txapelketa ofiziala da lehen aldiz.
Gonzalo Arconada eta Lluis Cortes entrenatzaileek jokalaririk onenak zelairatuko dituzte hasierako hamaikakoetan, denak jokatzeko prest baitituzte.
Donostiarrek jakin badakite Bartzelona indartsuari irabaztea oso zaila dela eta euren mailarik onena eman beharko dutela, asteazkenean Levanteren aurka lehen finalerdian egin zuten bezala (1-0).
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Mariasun Quiñones; Iraia Iparraguirre, Ane Etxezarreta, Nuria Mendoza, Lucía Rodríguez; Bárbara Latorre, Ana Tejada, Itxaso Uriarte, Marta Cardona; Leire Baños y Nahikari García.
Bartzelona: Sandra Paños; Marta Torrejón, Andrea Pereira, Mapi León, Leila Ouahabi; Patri Guijarro, Alexia Putellas, Jenni Hermoso; Lieke Martens, Asisat Oshoala y Mariona Caldentey.
Epailea: Marta Huerta de Aza (Tenerifeko batzordekoa).
Estadioa: Helmantico.
Ordua: 12:00etan.