Publizitatea
Itxi

2020/06/30

15:42

Reala

Lesioa

Odegaard Bartzelonan da belauneko lesiorako aukera terapeutikoak baloratzeko

Erredakzioa

Realeko erdilaria den Martin Odegaardek tendinopatia errotulianoa du eskuin belaunean. Klubak ez du argitu jokatu ezinda emango duen epea zenbatekoa izango den.

  • Martin Odegaard

    Martin Odegaard, Realaren entrenamendu baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Martin Odegaard Realeko jokalariak tendinopatia errotulianoa du eskuin belaunean eta Bartzelonara joan da "beste aukera terepeutiko batzuk baloratzeko", klubak astearte honetan jakinarazi duenez.

Ordegaarden belauneko lesioak beste arazo bat suposatzen du Realarentzat. Bart Getaferen aurka porrota (2-1) jaso ostean, talde txuri-urdinak lau porrot jarraian daramatza, eta hauxe da Realaren bolada txarrena Imanol Alguacilek taldea zuzentzen duenetik.

Koronabirusaren pandemiaren ostean Liga berriz hasi denetik, talde txuri-urdinak emaitza txarrak lortu ditu, eta joko-mailak behera egin du. Gainera, zaildu egin zaio Txapeldunen Ligako postuetan sartzeko helburua, baita Europa Ligako postuak eskuratzekoa ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;