Itxi

Reala

Gaur, 19:30ean

Vila-real eta Reala, aurkari zuzenak Europarako postuetako lehian

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak garaipena behar du Europa Ligara sailkatzeko helburua arriskuan ez jartzeko. Neurketa arratsaldean jokatuko da, 19:30ean, Ceramica estadioan.

  • Wiilian Jose eta Iborra

    Wiilian Jose eta Iborra, Ligako lehen itzuliko Realaren eta Vila-realen artekoan. Argazkia: EFE

Realak Vila-reali egingo dio bisita gaur, 19:30ean, garaipena lortzeko eta Europa Ligara sailkatzeko helburua gertuago izateko asmoarekin. Aurkariak ere, helburu bera du.

Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeak bolada txarra darama Liga berriz hasi denetik; jokatu dituen azken zortzi partidetatik bost puntu soilik eskuratu dituzte. Astelehenerako, baja dira Joseba Zaldua, Asier Illarramendi, Adnan Januzaj, Ander Guevara eta Luca Sangalli.

Vila-real (57 puntu) sasoi betean da Liga berriz hasi denetik, azken 24 puntuetatik 19 lortu baitituzte. Gerard Moreno, Vicente Iborra eta Mariano Barbosa zigortuta daude, eta Ramiro Funes Mori, Carlos Bacca eta Ramiro Guerra min hartuta. Hala ere, Javi Calleja entrenatzaileak Paco Alcacer jokatzeko prest izango du.

Ustezko hamaikakoak:

Vila-real: Asenjo; Mario, Albiol, Pau Torres, Alberto Moreno; Trigueros, Anguissa, Cazorla, Moi Gomez; Paco Alcacer eta Chukwueze.

Reala: Moya; Gorosabel, Llorente, Le Normand, Monreal; Zubeldia, Merino, Odegaard; Oyarzabal, Barrenetxea eta William Jose.

Epailea: Cuadra Fernandez.

Zelaia: Ceramica.

Ordua: 19:30ean.