Reala
Reala-Athletic (1-2)
Iñigo Martinezek jardunaldiko gola sartu zuen
Erredakzioa
Orain arte Anoetan sartutako gol onena izan dela idatzi zuen Xabi Alonso Real Madrileko jokalariak bere twitterrean.
Athleticek Reala hartu zuen mendean Anoetako derbian (1-2), baina banakoaren golak aipamen berezia merezi du. Iñigo Martinezek egin zuen. 55,60 metroko jaurtiketa. Jardunaldiko gola da, albistegi eta kirol saio guztietan goraipatuko dutena. Ausardia eta kalitatea uztartzen dituen gola.
Ondarruarraren lehen derbia zen. 20 urte ditu eta liga hasi zenetik dena da berria berarentzat. Derbian ezustean hartu zuen Gorka Iraizo atezain zuri-gorria eta gol zoragarria lortu zuen.
Xabi Alonsok Realeko jokalari ohiak Anoetan, orain arte, sartutako gol onena izan dela idatzi zuen bere twitterrean.