Reala
Osasun txostena
Remirok artritisa du eskuin eskuko atzamar baten
Erredakzioa
Alex Remiro Realeko atezainak lesioa du eskuin eskuan eta zalantza da azaroaren 22an jokatuko beharreko Cadizen aurkako Ligako partidarako.
-
Alex Remiro, Iago Aspasen jaurtiketa gelditu nahian, Reala - Celta partidan. Argazkia: EFE
Realeko atezaina den Alex Remirok artritisa du du eskuin eskuko atzamar baten, eta zalantza da talde txuri-urdinak Ligan Cadizen aurka azaroaren 22an jokatuko duen partidarako.
Klubak jakinarazi duenez, Remirok "artritis traumatikoa du eskuin eskuko laugarren atzamarreko artikulazio interfalangikoan". Realak ez du sendatze-epea zehaztu, baina atezaina denez, lesio honek jokalari batengan izango lukeen baino eragin handiagoa izango du Remirorengan.