Reala
19:00etan
Arratsalde honetan, Realeko Akziodunen Batzarra
Redacción
Iazko eta aurtengo kontuak bozkatzeaz gain, babes mozioa ere erabakiko dute.
-
Jokin Aperribayren artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Realak akziodunen batzarra egingo du arratsaldean. Kontuak bozkatzeaz gain, babes mozioa ere erabakiko dute. Antonio Elorza Velodromoan izango da 19:00etik aurrera.
EGUNEKO GAI-ZERRENDA:
Lehena.- Urteko kontuak hauek guztiak, 2011ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagokionez. Baita ere kudeaketa soziala eta emaitzaren aplikazioaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
Bigarrena.- 2011ko uztailaren 1etik 2012ko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
Hirugarrena.- Administrazio Kontseiluaren berrespena eskatzea.
Laugarrena.- Administrazio Kontsiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarrarengandik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko, eta aipatutako erabakiak instrumentu publiko bihurtzeko ahalmenak ematero ere.
Bostgarrena.- Galderak eta eskaerak.