Itxi

Reala

Igandean, 18:30ean

Realak eta Osasunak puntuak nahi dituzte, helburu oso ezberdinetarako

L.E.A. | EITB MEDIA

Donostiarrek bolada txarrari amaiera eman zioten San Mamesen; nafarrek, berriz, puntuak behar dituzte jaitsiera postuetatik ateratzeko.

  • Realeko eta Osasunako jokalariak, aurreko denboraldiko derbian

    Realeko eta Osasunako jokalariak, aurreko denboraldiko derbian. Argazkia: Efe.

Realak eta Osasunak derbia jokatuko dute 2020-2021eko LaLiga Santanderreko 17. jardunaldian. Donostiarrek jarraipena eman nahi diote asteazkenean Athleticen aurka lortutako garaipenari (0-1). Horri esker, garaipenik gabeko bederatzi partidako bolada txarrari amaiera eman zioten Imanol Alguacilen jokalariek. Realak 29 puntu ditu orain, Atletico Madrilek baino sei gutxiago, baino hiru partida gehiago jokatuta.

Aurrean Osasuna izango dute. Nafarrak krisialdian dira, sailkapeneko jaitsiera postuetan eta urriaren 24tik neurketarik irabazi gabe. Azken partidak berdindu egin dituzte (Elxen aurka 2-2, eta Alavesekin 1-1), baina Jagoba Arrasateren taldeak hiru puntuak behar ditu, egoerari lehenbailehen buelta emateko.

Bajak bi taldeetan

Realean David Silvak eta Luca Sangallik ezingo dute jokatu, eta Illarramendi, Elustondo, Zaldua, Januzak eta Moya ez dira oraindik sendatu. Osasunan, berriz, Oier Sanjurjo eta Ruben Martinez zigortuta daude, eta Chimy Avila eta Lucas Torro jokalariek jokatu gabe jarraituko dute. Ez dago argi Facundo Roncaglia eta Darko Brasanac-ek jokatuko ote duten.

Balizko hamaikakoak

Reala: Remiro; Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Muñoz; Guevara; Guridi, Merino, Portu, Oyarzabal eta William Jose.

Osasuna: S. Herrera; Nacho Vidal, Aridane, David Garcia, Juan Cruz; Roberto Torres, Moncayola, Iñigo Perez, Ruben Garcia; Calleri eta Budimir.

Epailea: Valentin Pizarro Gomez (Madrilgo batzordekoa).

Estadioa: Reale Arena (Igandean, 18:30ean).