Itxi

Reala

OFIZIALA

Carlos Fernandezek Realean jokatuko du 2027ko ekainera arte

A. A. | EITB MEDIA

24 urteko aurrelari andaluziarra Sevillatik iritsiko da Donostiara, Willian Josek utzitako hutsunea betetzeko.

4:36
Carlos Fernandez, Realeko jokalaria

Orain arte Sevillan aritu den Carlos Fernandez aurrelari andaluziarrak 2027ko ekainera arteko kontratua sinatu du Realarekin.

Fernandez Willian Jose aurrelariaren hutsunea betetzeko iritsiko da Donostiara,; izan ere, brasildarrak Wolverhampton Wanderers talde ingelesean jokatuko du utzita denboraldiaren amaierara arte, gainera, talde britainiarrak jokalaria erosteko aukera izango du.

Donostiarren fitxaketa berriak (24 urte) zazpi neurketa jokatu ditu aurtengo denboraldian, baina bakar bat ere ez osorik. Guztira 194 minutu pilatu ditu.

Espainiako selekzioaren 21 urtez azpiko taldearekin jokatu zuen jokalariak azken bi denboraldietan nabarmendu da, kasu bietan utzita jokatuz. Lehendabizikoan, Deportivon, Bigarren Mailan (10 gol); bigarrenean, Granadan, Lehen Mailan (13 gol).