Itxi

2021/11/21

23:27

Reala

14. JARDUNALDIA

Realak berdindu egin du Valentziarekin, eta lider izateari utzi dio (0-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Donostiarrek bat gutxiagorekin jokatu dituzte azken 20 minutuak, Aritz Elustondok txartel gorria ikusi ostean. Neurketaren azken aldera norgehiagoka asko zakartu da.

0
Real Sociedad vs Valentzia: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Realak hutsean berdindu du Valentziarekin (0-0), eta Santander Ligako lidertza gabe geratu da, neurketaren azken txanpan erabat itsustu eta zakartu den partidan. Tarte horretan, epaileak Aritz Elustondo egotzi du, Wassen aurka ostikoa luzatu ostean.

Talde txuri-urdinaren nagusitasunak ez du saririk izan. Imanol Alguacilen mutilek ez dira ohikoa duten jokamoldea plazaratzerik izan, batez ere bigarren zatian geldialdiz eta txartelez beterik egon den lehian. Hartara, garbi zegoen, garaipena talde baten edo bestearen ekintza bakarti baten eskutik baino ezin zitekeela etorri.

Azkenerako, markagailua ez da mugitu, besteak bete Realak eta Valentziak apenas jaurti dutelako aurkariaren hiru zutoinen artean. Etxekoen aldetik, Alex Isakek izan ditu abagune nabarmenenak, baina aurrelari suediarraren jaurtiketek ez dute saririk eskuratu. Lehendabizikoan, Cillessenek gelditu ona egin diolako; bigarrenean, bere jaurtiketa desbideratuegia izan delako, gutxigatik izan bada ere.

Berdinketa honekin Realak 29 puntu ditu, eta sailkapeneko bigarren tokian kokatu da 30 puntu dituen Real Madrilen atzetik.

Fitxa teknikoa:

0 - Real Sociedad: Merino; Gorosabel, Le Normand, Aritz, Rico; Guevara (Zubimendi, min. 59), Merino, Silva (Turrientes, 77. min); Barrenetxea (Oyarzabal, 59. min), Isak (Sorloth, 77. min) eta Januzaj (Portu, 77. min).

0 - Valentzia: Cillessen; Foulquier, Diakhaby, Alderete, Gayà; Carlos Soler, Racic (Musah, 77. min), Wass (Marcos André, 88. min), Hélder Costa; Guedes (Maxi Gomez, 66. min) eta Hugo Duro (Koba Lein, 77. min).

Epailea: Melero López. Txartel gorri zuzena erakutsi dio Aritz Elustondori 77. minutuan. Txartel horiak: Guevara, Rico, Turrientes eta Gorosabel (Reala); Gayà, Foulquier, Musa, Wass, Koba Lein, Costa eta Alderete (Valentzia).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;