Reala
Betisen aurka Anoetan (20:00)
Bravok ezin izango du jokatu
Erredakzioa
Atezainak bi txartel hori ikusi zituen Espanyolen aurka eta Lehiaketa Batzordeak zigortzea erabaki du.
-
Bravoren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Realak eta Betisek Anoetan jokatuko dute astearte honetan eta partida 20:00etan hasiko da. Bi taldeek helburu bera dute; garaipena lortu eta salbazioa ziurtatzea.
Claudio Bravok larunbatean Espanyolen aurkako partidan bi txartel horia ikusi zituen eta Lehiaketa Batzordeak atezaina zigortu du. Honenbestez, txiletarrak ezin du jokatu eta Zubikarai izango da Realeko atezain titularra. Ondarroako atezainak Errege Kopan soilik jokatu du orain arte.
Espanyolen aurka atera zuen hamaikakoa errepikatuko du ziurrenik Montanier entrenatzaileak. Cadamurok hartuko du Demidoven lekua eta hau izan daiteke aldaketa bakarra. Defentsan Iñigo Martinezen eta Demidoven bajak izango ditu min hartuta baitaude. Ruben Pardo gaixorik dago eta ez da deialdian sartu. Jokatzeko prest dagoena eta deialdian sartu dena Mikel Gonzalez da.
Montanierrek jokalari hauek sartu ditu deialdian nahiz eta batzuk kendu beharko dituen partidako egunean bertan: Bravo, Zubikarai, Ramirez; Dani Estrada, Carlos Martinez,Ansotegi, Mikel, Cadamuro, De la Bella; Xabi Prieto, Aranburu,Zurutuza, Elustondo, Illarramendi, Griezmann; Delanteros: Agirretxe,Vela, Llorente, Ifran.
Betisen deialdia jokalari hauek osatzen dute: Fabricio, Casto, Nacho, Chica, Juanma, Dorado, Amaya, Paulao, Beñat, Iriney, Cañas, Matilla, Salva Sevilla, Jefferson Montero, Pereira, Roque Santa Cruz, Jorge Molina eta Ruben Castro.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Zubikarai; Estrada, Cadamuro, Ansotegi, De la Bella; Aranburu, Elustondo, Zurutuza, Griezmann, Vela; Agirretxe.
Betis: Fabricio; Nelson, Paulao, Dorado, Nacho; Cañas, Iriney, Beñat; Jefferson Montero, Santa Cruz, Ruben Castro.
Epailea: Antonio Miguel Mateu Lahoz.
Zelaia: Anoeta (20.00etan).