Itxi

Reala

Igandean, 16:00etan

Partida zaila izango du Realak Rosaledan

Erredakzioa

Malaga laugarren sailkatua da BBVA Ligan eta hirugarren postuagatik lehian dabil Valentziarekin. Txuri-urdinek garaipena nahi dute behingoz salbazioa ziurtatzeko.

01:34
Reala egoera 'eroso samarrean' dagoela onartu du Ansotegik

Realak partida zaila izango du igande honetan (16:00etan) Malagaren aurka Rosaledan. Talde andaluziarra BBVA Ligako laugarren sailkatua da eta hirugarren postuagatik borrokan ari da Valentziarekin.

Iragan asteartean txuri-urdinek 1-1 berdindu zuten Betisen aurka etxean eta zaleek Montanier entrenatzailearen dimisioa eskatu zuten Anoetako harmailetatik. Garaipenak, lasaitasuna ekarriko luke.

Claudio Bravo zigortuta egon zen Betisen aurkako partidan, baina igande honetan hasierako hamaikakoan egongo da. Iñigo Martinez min hartuta dago eta Demidov ez dagoela ondo ikusita, Mikel Gonzalezek eta Ansotegik osatuko dute erdiko defentsa. Erasoan Montanierrek zalantza du Velaren eta Agirretxeren artean.

Ustezko hamaikakoak:

Malaga: Ruben; Gamez, Weligton, Mathijsen, Monreal; Cazorla, Demichelis, Maresca, Eliseu; Isco eta Rondon.

Reala: Bravo; Estrada, Mikel Gonzalez, Ansotegi, De la Bella; Elustondo, Illarramendi, Zurutuza, Griezman, Xabi Prieto; eta Agirretxe edo Vela.

Epailea: Gonzalez Gonzalez (Gaztela eta Leongo batzordea).
Estadioa: La Rosaleda
Ordua: 16:00