Itxi

Reala

2023ra arte

Iraia Iparragirrek eta Maddi Torrek Realean jarraituko dute 2023ra arte

EITB MEDIA

Lasarteko eta Donostiako jokalariek kontratuak berritu dituzte talde txuri-urdinarekin 2023ko ekainaren 30era arte.

  • Iraia y Maddi, 2023ra arte. Argazkia: @RealSociedadFEM

    Iraia y Maddi, 2023ra arte. Argazkia: @RealSociedadFEM

Iraia Iparragirrek eta Maddi Torrek kontratuak berritu dituzte Realarekin 2023ko ekainaren 30era arte, klubak astelehen honetan (martxoak 28) jakinarazi duenez, komunikatu baten bidez.

Esperientzia handiko bi jokalari dira, baita taldean eragin nabarmena dutenak ere. Iparragirre taldeko kapitainetako bat da, eta bosgarren denboraldia du talde txuri-urdinean. Dena den, egun lesio batetik sendatzen ari da. Torrek, berriz, lau denboraldi daramatza taldean.

"Oso pozik nago kontratua berritu dudalako, niretzat oso positiboa da klub honetan beste urtebetez jarraitzea", adierazi du Iparragirrek. "Espero dut datorren urtean klubari itzultzea nigan jarri duen konfiantza", gaineratu du.

Torre, kidearen antzera, pozik agertu da kontratua berritu duelako: "Pozten nauen albistea da", azaldu du donostiarrak. "Oso pozik gaude beste urtebetez hemen egoteaz. Gure kluba da txikitatik, hemen egon nahi dugu eta horrela erakutsi dugu."