Itxi

Reala

Itzuliko partida

Realak eta Mallorcak Errege Kopako finalerako lehen txartela dute jokoan, Reale Arenan

Agentziak | EITB MEDIA

Joaneko partida hutsean amaituta, Imanolen taldeak azken lau urteetako bigarren finala jokatzea dute helburu. Azkena 2020. urtean jokatu zuten, eta irabazi, Athleticen aurka.

  • Mikel Merino, Mallorcan jokatutako finalerdietako joaneko partidan

    Mikel Merino, Mallorcan jokatutako finalerdietako joaneko partidan. Argazkia: Efe.

Finala eskura dute Realak eta Mallorcak. Bi taldeek finalerdietako itzuliko partida jokatuko dute asteartean Reale Arenan, eta irabazleak Sevillako finalerako lehen txartela eskuratuko du. Bigarrena, Athleticek eta Atletico Madrilek ostegunean San Mamesen jokatuko duten neurketatik aterako da.

Partida zuzenean emango du ETB1ek, 21:00etan hasiko den saio bereziaren barruan.

Joaneko partida hutsean berdindu zuten, eta orain, itzuliko neurketari begira, donostiarrak ez daude sasoi punturik onenean; azken bi hilabeteetan asko kostatzen ari zaie golak egitea. Bana partida etxean jokatuko dute, Reale Arenan, zaleen babesarekin, eta horrek aparteko motibazioa emango die txuri-urdinei.

Baina erasoan dituzten erasoez gain, Imanolen taldeak baja ugari ditu: Alvaro Odriozola, Aihen Muñoz, Aritz Elustondo, Ander Barrenetxea eta Carlos Fernandez.

Baina albiste onak ere badira  gipuzkoarrentzat, Mikel Oyarzabal taldekideekin entrenatu baita eta Imanolen deialdian sartu da. Ondorioz, aurrelaria Mallorcaren aurka jokatzeko prest da. Ikusteke dago norgehiagoka guztia jokatzeko moduan izango den ala ez. Arsen Zakharyan eta Hamari Traore ere normal entrenatu dira, eta, ondorioz, Vila-realen aurkako partidan hartutako kolpeek ez dute ondorio larririk izan.

Bi taldeen arteko neurketei dagokienez, estatistikei begiratuta, Mallorca ez da gipuzkoarrentzako talde erosoa. Azken sei norgehiagoketan, bi berdinketa eta donostiarren lau garaipen izan dira, baina guztiak gol bakar batengatik.

Javier Aguirrek jokalari guztiak prest ditu, Pablo Maffeo kenduta, meniskoan egindako ebakuntzatik errekuperatzen ari delako.  

Litekeena da entrenatzaile mexikarrak bere ohiko sistema zelairatzea, atzean bost atzelari jarrita, eta erdian Matija Nastasic. Serbiarrak partida bikaina jokatu zuen Gasteizen ligan, asteburuan, bere taldeari puntu bat eman zion gola eginda.

Ustezko hamaikakoak

Reala: Remiro; Traore, Zubeldia, Le Normand, Galan; Zubimendi, Merino, Brais; Kubo, Silva, Becker edo Zakharyan.

Mallorca: Greif; Gio Gonzalez, Nastasic, Raillo, Valjent, Jaume Costa; Antonio Sanchez, Samu Costa, Morlanes, Dani Rodríguez; Muriqi.

Epailea: Jesus Gil Manzano (Extremadurko batzordekoa).

Estadioa: Reale Arena.

Ordua: 21:30.