Txapeldunen Liga
Final-zortzirenak
Atleticok Milan jipoitu du (4-1)
Erredakzioa
Diego Costak (2), Raul Garciak eta Arda Turanek egin zituzten madrildarren golak.
-
Raul Garciak gola egin zuen unea. Argazkia: EFE
Atletico Madrilek Txapeldunen Ligako final-laurdenetako txartela erdietsi zuen bart.
Cholo Simeoneren taldea Seedorfen Milan baino talde hobea dela erakutsi zuen bai Milanen eta bai Vicente Calderonen jokatutako neurketan. Italian 0-1ekoa lortu zuen Atleticok eta astearteko partidan uste baino aiseago irabazi zuten, 4-1. Orain zain daude final-laurdenetan zein aurkari izango duten jakiteko.
FIITXA TEKNIKOA
ATLETICO DE MADRID: Courtois; Juanfran, Godín, Miranda, Filipe; Gabi, Mario; Koke (Diego, 82') Arda (Arda Turan, 78'), Raul Garcia (Sosa, 72') eta Diego Costa.
AC MILAN: Abbiati; Abate, Rami, Bonera, Emanuelson; Essien (Pazzini, 68') De Jong (Muntari, 78'); Taarabt (Robinho, 46'), Poli, Kaka eta Balotelli.
GOLAK:
1-0, 3', Diego Costa.
1-1, 27', Kaka
2-1, 40', Arda Turan.
3-1, 71', Raul Garcia.
4-1, 85', Diego Costa.