Txapeldunen Liga
Gaur, 20:45ean
Juventus-Barça eta Borussia Dortmund-Monako final-laurdenei ekiteko
Erredakzioa
Txapeldunen Ligako final-laurdenetako lehen bi kanporaketetako joaneko partidak, 20:45ean.
-
Monacoko jokalariak Signal Iduna Parken egindako entrenamenduan. Argazkia: EFE
Gaur jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-laurdenetako lehen bi kanporaketetako joaneko partidak. Turinen eta Dortmunden egongo da ikuskizuna, 20:45ean hasita.
Juventus eta Bartzelona taldeek Juventus Stadium zelaian jokatuko duten neurketa izango da astearteko partida handia. Juventus Italiako A serieko liderra da, eta konfiantza handiarekin iritsiko da partidara. Bartzelona, aldiz, bigarren da Espainiako Ligan, eta PSGren aurka kanporaketa iraultzea lortuta iritsi da Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara.
Alemanian, Signal Iduna Park zelaian, Borussia Dortmund eta Monako taldeek jokatuko dute. Dortmundeko taldeak 4-1 galdu du asteburuan Bundesligan, Bayern Munichen aurka. Monako Frantziako Ligako liderra da, eta duela gutxi Kopako finala galdu du PSGren aurka.
Asteazkenean jokatuko dira final-laurdenetako beste bi kanporaketetako joaneko norgehiagokak. Bayern Munichek Real Madril izango du aurkari, Allianz Arenan, eta Atletico Madrilek Leicesterren aurka jokatuko du, Vicente Calderonen.
en.