Itxi

Txapeldunen Liga

Finalerdiak (joanekoa)

Bartzelonak eta Liverpoolek finalera iristeko aurrerapausoa eman nahi dute gaur

Erredakzioa

Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partida jokatuko da Camp Noun, 21:00etan.

  • Mohamed Salah. Argazkia: EFE

    Mohamed Salah, Liverpooleko jokalaria. Argazkia: EFE

Bartzelona eta Liverpool dira Txapeldunen Ligako finalerdietako kanporaketa handieneko protagonistak. Gaur jokatuko dute joaneko neurketa Camp Noun, 21:00etan.

Ligako titulua lortuta heltzen da Bartzelona¿ neurketa honetara. Gainera, Ernesto Valverde entrenatzaileak jokatzeko prest ditu futbolari guztiak, lesionatuta dagoen Rafinha Alcantara izan ezik. Barçako teknikariak duen zalantza bakarra da nork lagunduko dien erasoan Messiri eta Luis Suarezi; Philippe Coutinho brasildarrak edo Ousmane Dembele frantziarrak.

Bestalde, Liverpool Premier Leagueko titulua lortzeko borrokan murgilduta dago erabat, bigarren delarik, Manchester City liderrarekiko puntu bakarrera. Jurgen Klopp entrenatzaileak ere jokatzeko prest izango ditu jokalari guztiak. Roberto Firminok ez zuen jokatu iragan asteburuan Huddersfield Townen aurkako partida arazo muskularren eraginez, baina ondo dago Camp Noun jokatzeko, eta erasoko lerroa osatuko du Manerekin eta Salahekin batera. Alex Oxlade-Chamberlainek, Huddersfielden aurka jokatu zituen denboraldiko lehen minutuak, eta prest dago Bartzelonaren kontrako norgehiagokarako, nahiz eta ez duen hasieratik jokatuko. Liverpool egungo txapeldunordea da, azken finala galdu egin baitzuen Real Madrilen aurka. Finalera heldu nahi dute, iaz irabazi ezin izan zuten txapelketa irabazteko.

Ustezko hamaikakoak:

Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto, Pique, Lenglet, Jordi Alba, Sergio Busquets, Athur, Rakitic, Messi, Coutinho eta Luis Suarez.

Liverpool: Alisson; Alexander-Arnold, Van Dijk, Matip, Robertson; Wijnaldum, Henderson, Keita; Mane, Salah eta Firmino.

Epailea: Bjorn Kuipers.

Zelaia: Camp Nou.

Ordua: 21:00etan.