Itxi

2021/12/10

00:20

Txapeldunen Liga

Atalantari irabazita

Vila-real, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetara

EITB Media

Unai Emeryk zuzentzen duen taldeak irabazi egin dio Atalantari (2-3) multzoen faseko azken jardunaldiko partida eta hurrengo faserako txartela eskuratu du.

  • Vila-real

    Vila-realeko jokalariak Atalantari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Vila-realek irabazi egin dio Atalantari (2-3) eta Txapeldunen Ligako final-zortzirenetarako txartela eskuratu du. Multzoen faseko azken jardunaldiko partida asteazkenean jokatzekoa zen, baina ostegunera atzeratu zuten Bergamon mena zen elurtearengatik.

Unai Emeryk zuzentzen duen taldeak garaipena bideratuta utzi du lehen zatian, Danjumaren (0-1, 3. min) eta Capoueren (0-2, 42. min) golei esker. Gainera, bigarren zatiaren hasieran beste gol bat sartu du Danjumak (0-3, 51. min) eta sailkapena poltsikoan jarri dio Vila-reali. Azken txanpan, Atalantak emozio pixka bat eman dio neurketari Malinonovskyiren (1-3, 71. min) eta Zapataren (2-3, 80. min) golekin, baina garaipenak ez dio ihes egin Castelloko taldeari.

Fitxa teknikoa:

2 - Atalanta: Musso, Toloi, Demiral (Djimiti, 46. min), Palomino, Hateboer, De Roon (Muriel, 54. min), Fleuer, Mehle (Zappacosta, 90. min), Pessina (Malinovskyi, 46. min), Ilicic eta Duvan Zapata.

3 - Vila-real: Rulli, Foyth, Albiol, Pau Torres, Estupiñan, Capoue, Parejo (Manu Trigueros, 93. min), Alberto Moreno (Pedraza, 87. min), Moi Gomez (Peña, 93. min), Danjuma (Dia, 87. min) eta Gerard Moreno (Iborra, 81. min).

Golak: 0-1, 3. min: Danjuma. 0-2, 42. min: Capoue. 0-3, 51. min: Danjuma. 1-3, 71. min: Malinonovskyi. 2-3, 80. min: Duvan Zapata

Epailea: Anthony Taylor (ING). Txartel horiak atera dizkie Muriel Atalantako jokalariari, baita Parejo eta Alberto Moreno Vila-realeko futbolariei.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;