Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Fitxaketak

Salsamendi Urdaibairen entrenatzailea izango da datorren denboraldian

Erredakzioa

Gipuzkoako entrenatzaileak urtebeteko kontratua sinatu eta Juan Mari Etxabe ordezkatuko du.

  • Jon Salsamendi. Argazkia: EITB

    Jon Salsamendi. Argazkia: EITB

Urdaibaik datorren denboraldirako entrenatzailea lotu du. Jon Salsamendi 42 urteko prestatzaile gipuzkoarrak Astillero utzi eta datorren denboraldian bermeotarren etorkizuna zuzenduko du, Juan Mari Etxabe ordezkatuz, todoremo.com atariak eta Deia egunkariak jakitera eman dutenez.

Duela bi egun urtebeteko kontratua sinatu zuen Salsamendik. Oriotarrak Astillero zuzendu du azken hiru denboraldietan eta arraun munduan eskarmentu handia du.

Datorren denboraldian bere aginduetara izango dituen arraunlariak ezagutu ditu Salsamendik dagoeneko; izan ere, aste honetan arraunlariekin biltzeko aukera izan du.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena