Itxi

Txirrindularitza

Municheko Europako Txapelketa

Tania Calvok hamalaugarren egin du omniumean eta Ekain Jimenez ez da finalerako sailkatu

EITB Media

Tania Calvok omniumean parte hartu du duela bi egun erori zen Eukene Larrarte taldekidea ordezkatzeko. Calvok proban zehar 42 puntu lortu ditu guztira.

  • Tania Calvo omniumean.

    Tania Calvo omniumean. Irudia: Basque Team

Tania Calvok hamalaugarren postua lortu du Municheko Europako Txapelketan omniumeko hiru probetan 42 puntu bildu ondoren. 16 puntu lortu ditu scratchean, eta tempo racean 26 puntu lortu ditu. Calvok, kanporatze-probaren ondoren, 42 puntu lortu ditu guztira.

Bestalde, Ekain Jimenezek ezin izan du kilometroko probako finalerako txartela lortu. Sailkapena zortzi txirrindulari onenek lortzen zuten eta Oiartzungoak hamabosgarren postuan bukatu du 1:08.928ko denborarekin (+3.275).