Artea
Erabakia
Artiumeko lan-erregulazioa atzera bota dute
Batzorde Betearazleak bideragarritasun plana onartu zuen -lan-erregulazio txostena planteatzen zuena-, 2013rako aurrekontuaren %25eko murrizketaren ondorioz.
-
Artium. Argazkia: EITB
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Sailak atzera bota du Artium Museoak aurkeztutako Lan-Erregulazio Txostena: hiru kaleratze, zortzi lanaldi murrizketa eta ehuneko 7 eta 14 bitarteko soldata jetsierak. Artiumeko Batzorde Betearazleak bideragarritasun plana onartu zuen azaroaren 21ean -lan-erregulazio txostena planteatzen zuena-, 2013rako aurrekontuaren %25eko murrizketaren ondorioz.
Programazioari dagokionean, %75en murrizketa planteatzen zuen planak: 2012an 200.000 euroko aurrekontua zuen eta aurten 50.000 eurokoa izango da. Pertsonalari dagokionean, %20 aurreztea aurreikusten zuen (300.000 euro inguru). Artiumeko Batzorde Betearazleak Eusko Jaurlaritzaren erabakiari errekurtsoa aurkeztu diezaioke.
26 langile ditu gaur egun Gasteizeko Artium Arte Garaikideko Museoak.