Itxi

Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Apirilak 12

Korrikak jendetza batu du Donostian

eitb.eus

Gipuzkoako kostaldea zeharkatuta, arratsaldean iritsi da Donostiara euskararen aldeko lasterketa. Erdigunean eta auzoetan jende andana izan da.

3:52

Ez da nekerik. Gasteiz gero eta gertuago dela, azken-hirugarren egunean Bizkaia atzean utzi, eta Gipuzkoan barrena dabil euskararen aldeko lasterketa.

Kostaldetik sartu da lekukoa Gipuzkoan (Mutriku, 06:00). Handik, Elgoibar (07:36), Azkoitia (08:59) eta Azpeitira (09:36) egin, eta, Zarautz (13:00) eta Usurbil (14:30) bisitatu eta gero, lasterkariak Donostiara iritsi dira arratsaldean.

Atzo ez bezala, gaurkoan eguraldia lagun izan dute. Eguzkia atera da eta giroa ezin hobea izan da Donostian. Jendetza bildu da, batez ere erdigunean eta auzoetan, eta korrikalariek pozik eta irribarretsu eraman dute lekukoa.

Errenterian eta Oiartzunen (23:54) agurtuko dute ostirala korrikalariek.


BIDEOA | Eneko Goia alkateak lekukoa eraman duen unea

BIDEOA | Donostiako suhiltzaileak ere, euskararen alde

BIDEOA | Korrika Lasarten

BIDEOA | Korrikan Orion

BIDEOA | Korrika Zarautzen

BIDEOA | Korrika Getarian

BIDEOA | Korrika Azkoitian

BIDEOA | Korrika Azpeitian

BIDEOA | Korrika Mutrikun

BIDEOA | Korrika Ondarroan

Apirilak 12, ostirala

Ibarrangelu 00:04

Ea 00:28

Lekeitio 01:32

Aulesti 03:15

Markina 03:34

Ondarroa 05:06

Mutriku 06:00

Mendaro 07:04

Elgoibar 07:36

Azkoitia 08:59

Azpeitia 09:36

Zestoa 10:35

Zumaia 11:33

Getaria 12:27

Zarautz 13:00

Orio 13:47

Usurbil 14:30

Lasarte 15:33

Donostia 16:28

Pasai Antxo 21:11

Pasai Donibane 22:33

Errenteria 22:52

Oiartzun 23:54

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena