Politika -

PEDRO SANCHEZEN GUTUNA

Feijoo: "Biziraute politikorako operazioa jarri du martxan Sanchezek"

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak atzo zabaldutako gutunaren ondoren, Alderdi Popularraren presidentea hedabideen aurrean agertu da, eta gogor hitz egin du buruzagi sozialistaren kontra.

Aberto Nuñez Feijoo, gaurko agerraldian.
Aberto Nuñez Feijoo, gaurko agerraldian.
Nuñez Feijoo: ''Espainiako Gobernuko presidenteak ezin du nerabe batek bezala jokatu''

2:00

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Biziraute politikorako operazioa jarri du martxan Sanchezek, eta, bide batez, epaileak eta kazetariak beldurtzeko aprobetxatu du abagunea". Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak egin ditu adierazpenok, atzo, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarritakoaren ondoren egin duen agerraldian.

Gogor hitz egin du Feijook, Sanchezen erabakiak Espainia osoa "lotsagorritu" duela esanez. "Bost egun hartuko dituela esan du hausnartzeko. Bost urte daramatza bere buruari begira. Nahikoa da. Inork ezin ditu bere ardurak alboratu, eta, are gutxiago, Espainiako presidenteak", azaldu du. "Lawfare delakoaren bozeramaile bihurtu da Sanchez".

Kofidantza-galdea bada buruan daukana, buruzagi popularrak ohartarazi du "independentistek beren interesak asetzeko erabiliko dutela hori. "Independentismoa beti ari da negozioa egiten, eta Espainiako historiako presidente ahulenaren aurrean, negozio hori bermatuta dago", gehitu du.

Astelehenean Sanchezek karguan jarraituko duela iragartzea espero du Feijook, baina uste du "azkenean bera bakarrik eroriko" dela. Erruki bila dabilen nerabe baten jarrerarekin alderatu du presidentearena. Egoera bideratzeko modu bakarra, erantsi du, Espainiako gobernuburuak herritar guztien aurrean azalpenak ematea da, "alderdiari, Gobernuari eta ingurukoei eragiten diten eskandaluei buruzko azalpenak".

Eta buruzagi popularra hitzok esaten ari zen bitartean, Gomezen kontra irekitako ikerketa artxibatzeko eskatu du Madrilgo Probintzia Fiskaltzak.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak