Itxi

2019/04/06

17:45

Korrika 2022

Apirilak 6

Milaka euskaltzale atera dira kalera Iruñean, Korrikaren alde

eitb.eus

Bazkalondoan sartu da euskararen aldeko lasterketa Nafarroako hiriburuan eta eskuz esku igaro dute lekukoa Iruñeko kale zein inguruko herrietatik. Iparralderako bidea hartuko dute korrikalariek.

1:19
Joseba Asiron Iruñeko alkatea, Korrikaren lekukoarekin
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ostegunean Garesetik abiatu eta gero, Nafarroako hiriburura iritsi da gaur Korrika. 15:00ak aldera heldu dira euskararen aldeko lasterkariak Iruñera eta ondorengo orduetan eskuz esku igaro da lekukoa bertako auzo eta kaleetatik, zein inguruko herrietatik. Sarasate pasealekutik, Parlamentuaren paretik, Estafetatik... Iruñeko erdigunea eta kanpoaldeko auzoak igaro dituzte, eta ondoren, alboan dituzten herrietara abiatu dira korrikalariak: Berriozar, Berriobeiti, Antsoain, Burlata...

Gehienek metro batzuk edo kilometroa egin dute, baina hainbat korrikalari luzeago aritu dira eta animo mezu asko jaso dituzte furgonetatik. Erritmoa bizkortuz edo arinduz joan dira korrikalariak lasterketaren beharren arabera,une horretan kalean zegoen jendeak erritmoa jarrai zezan. "Tipi tapa tipi tapa Korrika", "Hemen gaude, euskararen alde", "Klkika, klika, klika, hemen dago Korrika", "Iruñean ere, euskararen alde", "Euskaraz 365 egun", "Gau eta egun, Iruña euskaldun" eta antzeko leloak errepikatu dituzte, eta horiekin batera, "Lasai, lasai, ez dugu presarik, gu zuen erritmora" esan diete behin eta berriz korrikalariei furgonetatik.

Haurrak eta helduak, jende anonimoa eta ezagunak, ibili dira korrika euskal musikaz lagundurik, baita zanpantzarrak ere. 21. Korrikaren petoak jantzita, eta asko eta asko euren pankarta nahiz bestelako elementuekin. Joseba Asiron alkateak ere hartu du lekukoa, inguruan jendea lepo zuela.

Hiriburura iritsi aurretik Agoitzetik pasatu da lekukoa. Euskararen Egunaren ospakizunarekin bat egin du eta jendetza irten da kalera han ere:

Iruñeko atarian, gurpildun aulkian ere eraman dute lekukoa:


Eta Euskal Herritik kanpo ere egun handia izan da gaurkoa Korrikarentzat eta euskaltzaleentzat.

Bartzelonan, adibidez, izugarrizko jendetza elkartu da lasterka egiteko, bide ertzean zebilen jendea harrituta utziz:

Hainbat geldialdi egin dituzte ibilbidean zehar euskal dantzak, 'castellers'ak etab. ikusteko eta amaieran bazkari herrikoia egin dute, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta.

Madrilen ere jende ugari atera da Korrika ospatzera:

Eta toki askotako herritarrak elkartu dira bertan:

Hauxe izan da eta izango da larunbat honetako ordutegia:

Irunberri 00:22

Domeñu 1:15

Nabaskoze 2:54

Espartza 4:51

Jaurrieta 5:49

Garaia 7;27

Garralda 8:07

Oroz Betelu 9:04

Agoitz 11:28

Olatz 13:50

Sarriguren 14:05

Mendillori 14:21

Mutiloa 14:35

Iturrama 15:15

Zizur Txikia 15:35

Zizur Nagusia 15:54

Barañain : 16:11

Alde Zaharra: 16:20

Burlata 18:59

Uharte 19:28

Zubiri 20:54

Erro 21:53

Auritz 23:28

Hemen, eguneko argazkiak:

Bihar, apirilaren 7an, Ipar Euskal Herrirantz joko du Korrikak, eta beste hiru hiriburutan egingo diote harrera; Donibane Garazin (02:41), Maulen (07:10) eta Baionan (17:52), hain zuzen.

Korrika zuzenean jarraitu ahal da eguneko 24 orduetan eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;