Itxi

kultura

MTV Music Week

MTV sarien banaketa hartzen ari da Barakaldoko BEC

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Camila Cabello, Ariana Grande, Drake, Shawn Mendes, Dua Lipa eta Post Malone dira MTVko Europako sarietan izendapen gehien lortu dituzten artistak.

  • MUse taldeak larunbat honetan eskainitako kontzertua. Argazkia: EFE

    MUse taldeak larunbat honetan eskainitako kontzertua. Argazkia: EFE

Astebetez kontzertu anitz eskaini ostean, amaiera emango diote igande gau honetan Bizkaiko MTV Music Week-ari Barakaldoko BECen izango den MTV EMA sarien banaketarekin.

MTVko Europako sarietan izendapen gehien lortu dituzten artistak dira Camila Cabello (sei izendapen), Ariana Grande (bost izendapen), Drake (bost izendapen), Shawn Mendes (lau izendapen), Dua Lipa (lau izendapen) eta Post Malone (lau izendapen).

Ikuskizuna 21:00etan hasiko da, eta zuzenean emitituko dute MTV, Comedy Central eta Paramount Network kanalen bitartez. 180 herrialdeetako 500 etxebizitza baino gehiagok izango dute emanaldia ikusteko aukera.

Emanaldiak hainbat aurkezle izango ditu, eta beste zenbait aktore eta musikari izango dira oholtza gainean, sariak banatzen, tartean, Hailee Steinfeld, Nicki Minaj, Halsey,  Rosalia, Michael Peña, Diego Luna eta Sofia Reyes. Gainera, sari-banaketa girotuko dute zenbait musika-taldek: Panic at the Disc, Bastille, David Ghetta eta Jason Derulo, besteak beste.

Saririk ez Belakorentzat

Tokiko Artista Onenaren sailean bost izan dira lehian: Belako talde bizkaitarra, Viva Suecia, Brisa Fenoy, Love of Lesbian eta Rosalia, eta MTV Espainiak Twitter bidez jakinarazi duenez, Viva Suecia Murtziako rock indie taldeak irabazi du, azken asteetan jasotako Interneteko erabiltzaileen eta zaleen bozei esker.

Izendapenak

Artista Onena

-Ariana Grande

-Camila Cabello

-Drake

-Dua Lipa

-Post Malone

Bideo Onena

-Ariana Grande

-Camila Cabello

-Childish Gambino

-Lil Dicky

-The Carters

Abesti Onena

-Ariana Grande

-Bebe Rexha

-Camila Cabello

-Drake

-Post Malone

Pop Artista Onena

-Ariana Grande

-Camila Cabello

-Dua Lipa

-Hailee Steinfeld

-Shawn Mendes

Artista Berri Onena

-Anne-Marie

-Bazzi

-Cardi B

-Hayley Kiyoko

-Jessie Reyez

Hip Hop Artista Onena

-Drake

-Eminem

-Migos

-Nicki Minaj

-Travis Scott

Zuzeneko Emanaldi Onena

-Ed Sheeran

-Muse

-P!nk

-Shawn Mendes

-The Carters Rock

Artista Onena

-5 Seconds Of Summer

-Foo Fighters

-Imagine Dragons

-Muse

-U2

Artista Alternatibo Onena

-Fall Out Boy

-Panic! At The Disco

-The 1975

-Thirty Seconds To Mars

-twenty one pilots

Elektronika Artista Onena

-Calvin Harris

-David Guetta

-Marshmello

-Martin Garrix

-The Chainsmokers