Publizitatea
Itxi

2021/02/19

12:16

kultura

Iruñeko ekitaldia

Pirritx eta Porrotx indemnizatu beharko ditu Udalak, Auzitegiak arrazoia eman baitie

EiTB MEDIA

Nafarroako Administrazio Auzitegiak partzialki onartu du Iruñeko Udalaren aurka ezarritako salaketa, atzera bota baitu kontratua betearazteko egindako eskaera.

  • Rueda de prensa de los payasos Pirritx, Porrotx y Marimotots en Pamplona

    Rueda de prensa de los payasos Pirritx, Porrotx y Marimotots en Pamplona. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetu egin du 2019ko azaroaren 29an Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Baluarten eman behar zuten ikuskizuna bertan behera uzteko Iruñeko Udaleko Kultura zinegotziak (Navarra Suma buru) hartutako erabakia.

Auzitegi horrek neurri baten onartu egin du, beraz, 2019ko azaroaren 27an Kultura zinegotzigoaren aurka ezarritako salaketa.

"Bizi dantza" ikuskizunerako kontratua EH Bilduk hitzartu zuen, Nafarroako hiriburuko Udala zuzentzen zuenean.

Ebazpenean, baina, atzera bota dute kontratua betearazteko egindako eskaera, nahiz eta kalte-ordaina ordaintzera behartu duten Udala. Hain zuzen ere, kontratuaren % 6 ordaindu beharko diote Pirritx, Porrotx eta Marimototsi emanaldia bertan behera uzteagatik.

Hala eta guztiz ere, Administrazioarekiko Auzien epaitegian salaketa jartzeko aukera du oraindik Udalak.

Ebazpena emateko orduan, Administrazio Auzitegiak arrazoitu du ikuskizuna ez zela ideia politiko edo ideologiko jakin batzuen aldekoa. Izan ere, Enrique Maya alkateak adierazi zuen Pirritx eta Porrotx ezker abertzalearekin lotuta daudela, eta ez duela bere agintepean horien ikuskizunik babestuko.

Azkenik, auzitegiak azaldu du ezin dutela Udala kontratua goitik behera betetzera behartu, hau da, ez duela zertan ikuskizuna berriz programatu behar.

Garcia Barberenaren dimisioa eskatu du EH Bilduk

Joseba Asiron EH Bilduk Iruñeko Udalean duen bozeramaileak prentsaurrekoa eman du, Maider Belokirekin batera, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenaz jarduteko, eta hauxe da esan duena: "Lehenik eta behin Kultur zinegotziaren berehalako dimisioa eskatu nahi dugu, herritarrei gezurra esatearren. Bestalde, haurrei egindako kaltea ordaintzea exijitzen dugu, eta azkenik Mayak publikoki barkamena eskatu behar digula uste dugu, EH Bilduren eta, batez ere, Maider Belokiren kontra egindako adierazpenengatik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;