Politika -

Ikuskizuna bertan behera

Maya: 'Pirritx, Porrotx eta Marimotots ezker abertzalearen pailazoak dira'

Iruñeko alkateak esan du ezin dela ezkutatu, kontratuaren forma-akatsez gain, arrazoi politikoengatik ere utzi dutela bertan behera ekitaldia.

Enrique Maya, artxiboko argazki batean.
Enrique Maya, artxiboko argazki batean.
Enrique Maya, artxiboko argazki batean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrique Maya Iruñeko alkateak (Navarra Suma) aitortu duenez, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Baluarten eskaini behar zuten emanaldia bertan behera uzteko arrazoien artean, "forma-akatsez" gain, arrazoi politikoak ere badaude.

COPE irrati kateari astelehenean eskainitako elkarrizketa batean egindako adierazpenen arabera, "ez dut ezkutatuko, forma-akatsez gain, funtsezko gaia ere badagoela; alegia, Pirritx, Porrotx eta Marimotots ezker abertzalearen pailazoak direla".

Iruñeko Udaleko Kultura zinegotziak aurreko gobernuak pailazoekin egindako kontratuan "irregulartasunak" zeudela azaldu zuen, eta horregatik utzi zutela bertan behera azaroaren 29ko emanaldia. Auziaz galdetu ziotenean, aldiz, harago joan zen Maya alkatea: "Iruindar asko mindu egiten dira pertsona horiek txikienekin, haurrekin, duten harremana ikustean, ez da onena. Ez gaude hori baimentzeko prest, eta gauza bera egingo genuke beste artista batzuek beste mota bateko ideologiak txikien artean zabaltzeko ikuskizuna egingo balute. Denarekin egiten da politika, eta... nahikoa da, ezta?".

Mayaren iritzian, "ez da kontu makala. Askok esango dute 'ba, utz ezazu', baina ez, gure eta herritarren gehiengoaren printzipioei erantzutea da kontua".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Politika Iruñea azken orduko berriak Enrique Maya Eguneko albisteak Azken kultur albisteak Albisteak Umeak albisteak gaur Iruñeko Udala albisteak Navarra +