Politika -

DEBEKUAREN ONDOREN

Pirritx, Porrotx eta Marimotots abenduaren 22an Iruñeko Anaitasunan izango dira

Gaurko zuten hitzordua Maya alkateak bertan behera utzi ondoren, 'zentsura putzura' botako dutela esan, eta 'Bizi dantza' ikuskizuna abenduaren 22an eskainiko dute pailazoek Nafarroako hiriburuan.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, debekuaren ondoren egindako agerraldian.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots, debekuaren ondoren egindako agerraldia batean.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots, debekuaren ondoren egindako agerraldian.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Udalarekin edo Udalik gabe' Iruñean izango zirela agindu zuten, eta bete dute hitza: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek abenduaren 22an Anaitasuna kiroldegian eskainiko dute 'Bizi dantza' ikuskizuna. Sare sozialen bidez iragarri dute, gaur goizean, eta, dagoeneko, jarri dituzte salgai sarrerak.

Gaur, San Saturnino egunean, Baluarten eskaini behar zuten ikuskizuna bertan behera uztea erabaki zuen Enrique Maya alkateak zuzentzen duen Iruñeko Udalak. Aurreko legealdian adostutako hitzordua zen, eta Maria Garcia Barberena Kultur zinegotziaren arabera, "irregulartasunak" zeuden kontratuaren prozeduran. Egun batzuk geroago, baina, Maya alkatea, auziaz galdetu ziotenean, harago joan zen eta "ideologia" jarri zuen aferaren erdigunean. 

Udalak berak Nafarroako Kontseilura jo zuen, gaiaren inguruko iritzia eman zezan, eta asteon organo aholku-emaile horrek ebatzi duenez, ez dago Pirritx, Porrotx eta Marimotots hirukoteak Baluarten eskaintzekoa zuten emanaldia bertan behera uzteko arrazoirik

Kontseiluaren arabera, akatsen bat edo beste izan da kontratazioa egiteko prozeduran, baina ez kontratua baliogabetzeko adinakoa.

Euskadi Irratian atzo eskainitako elkarrizketan, Porrotxek berretsi zuen, modu batera edo bestera, Iruñean egoteko modua bilatuko dutela, azken urteotan egin duten bezala. Gaur, Facebook sare-sozialean zabaldutako bideo baten bidez eman dute albistea:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñeko bideoak Albisteak Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Iruñeko Udala azken ordukoa