Itxi

Zinema

Goya sariak

Zinema, Goya sariei begira

Erredakzioa

Igande honetan, Goya sariak banatuko dituzte Madrilen, Jose Ignacio Wert zinemaren ardura duen ministroa, "agenda arazoengatik" bertan izango ez dela.

  • Goyaren bustoak irabazleen zain daude. Argazkia: Efe.

    Goyaren bustoak irabazleen zain daude. Argazkia: Efe.

Beste urte batez, Goya sariak espainiar zinemaren distira islatzen saiatuko dira, igande honetan, otsailak 9, eta aurten Espainiako zinematografiari "maitasuna" adieraztea izan dute helburu antolatzaileek. Sariketaren aurpegia, anfitrioia, Manel Fuentes katalana izango da, Eva Hacheren ordez.

Espainiako zinemako sarien 28. edizioan, 29 sari emango dituzte, gutxi gorabehera bi ordu eta erdi iraungo duen galan. Sariketak dirauen bitartean, musika eta hainbat errepresentazio izango dira tarteka agertoki gainean.

Umorea eta musika izango dira kazetariak gidatuko duen ekitaldiaren ardatz, ekoizleek esan dutenez, eta, beti bezala, izendatuen bideoak, bakarrizketak, aurreko ekitaldietarako begiradak eta une hunkigarriak izango dira. Malkoak ere izango dira, seguru, batzuen aurpegietan, aurten hildakoak gomutan hartzen dituztenean. Besteak beste, Alfredo Landa, Marivi Bilbao, Bigas Lunas eta Elias Querejeta zendu dira 2013an.

Wert ministroa ez da galara joango

Jose Ignacio Wert Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa ez da igandean espainiar zinemaren gala gorenean izango, "agenda arazoak" tarteko.

Wertek Enrique Gonzalez Macho Espainiako Zinema Akademiako presidenteari esan dionez, "penatuta" dago joan ezin delako, baina hitzordu bat zeukan aurretiaz hitzartuta. Vince Cable Unibertsitateen britainiar ministroarekin lotuta dago ministroa biharamunean, astelehenean, eta horregatik ezingo da "espainiar zinemaren jaian" egon.

Ministroak haren kontrako oihu eta txistuak entzun behar izan zituen Forque zinema sarien galan, hitz egiteko txanda heldu zitzaionean, urtarrilaren 13an, Madrilgo Kongresu Jauregian.

Euskal ordezkaritza

Urtero bezala, euskal herritarrak ugari agertzen dira Goya sariak jasotzeko izendatuen zerrendan. Koldo Zuazua produktoreak filmik onenaren saria irabaz lezakeen film batean, "La Herida"n, jardun du. Halaber, Zuazua produkzio zuzendaritza onenaren sariaren irabazle posibleen errenkadan ere agertzen da, "Zipi y Zape y el club de la canica" lanari esker.

Bestalde, animaziozko pelikula onenaren sailean, euskal ordezkaritza bikoitza dago: "Hiroku" (Silverspace) eta "El extraordinario viaje de Lucius Dumb" (Iñigo Silvak ekoitzi eta Maite Ruiz de Austrik zuzendua) filmak daude izendatuta.

Horrez gain, bi euskal ordezkari daude, hala berean, fikziozko film labur onenaren Goyarako izendatuen artean: Gaizka Urresti ("Abstenerse Agencias") eta Alex Montoya Meliá ("Lucas"). Raul de la Fuente, ostera, film labur dokumental onenaren egilea izan liteke, aste honetan Clermont-Ferrandeko jaialdian "Minerita" bere filmarekin lehiatzen egon eta gero.

Bestalde, "Las Brujas de Zugarramurdi"k bi sari eman liezazkioke euskal zinemari: Kiko de la Rica argazkilaritza zuzendari onenaren sarirako lehiatzeko aukeratu dute, eta Biaffra y Arri zuzendaritza artistiko onenerako.

Azkenik, Itziar Arrieta makillaje eta ile-apainketa onenaren atalean azaltzen da, "La gran familia española" filmean egindako lanagatik.

Izendatuak

Hauek dira Goya sarien aurtengo edizioan atal nagusietan izendatutako filmak:

Filmik onena
- '15 años y un día'
- 'Caníbal'
- 'La herida'
- 'Vivir es fácil con los ojos cerrados'
- 'La gran familia española'

Zuzendari onena
- Gracia Querejeta, '15 años y un día'
- Manuel Martín Cuenca, 'Caníbal'
- David Trueba, 'Vivir es fácil con los ojos cerrados'
- Daniel Sánchez Arévalo, 'La gran familia española'

Zuzendari berri onena
- Fernando Franco, 'La herida'
- Neus Ballus, 'La plaga'
- Jorge Dorado, 'Mindscape'
- Rodrigo Sorogoyen, 'Stockholm'

Gizonezko aktore protagonista onena
- Tito Valverde, '15 años y un día'
- Antonio de la Torre, 'Caníbal'
- Eduard Fernández, 'Todas las mujeres'
- Javier Cámara, 'Vivir es fácil con los ojos cerrados'

Emakumezko aktore protagonista onena
- Inma Cuesta, '3 bodas de más'
- Marian Álvarez, 'La herida'
- Nora Navas, 'Todos queremos lo mejor para ella'
- Aura Garrido, 'Stockholm'

Antzeztaldeko gizonezko aktore onena
- Carlos Bardem, 'Alacrán enamorado'
- Antonio de la Torre, 'La gran familia española'
- Juan Diego Botto, 'Ismael'
- Roberto Álamo, 'La gran familia española'

Antzeztaldeko emakumezko aktore onena
- Susi Sánchez, '10.000 noches en ninguna parte'
- Maribel Verdú, '15 años y un día'
- Nathalie Poza, 'Todas las mujeres'
- Terele Pávez, 'Las brujas de Zugarramurdi'

Gizonezko aktore berri onena
- Berto Romero, '3 bodas de más'
- Javier Pereira, 'Stockholm'
- Hovik Keuchkerian, 'Alacrán enamorado'
- Patrick Criado, 'La gran familia española'

Emakumezko aktore berri onena
- Belén López, '15 años y un día'
- Olimpia Melinte, 'Caníbal'
- María Morales, 'Todas las mujeres'
- Natalia de Molina, 'Vivir es fácil con los ojos cerrados'

Ohorezko Goya
- Jaime de Armiñán