Itxi

Zinema

29. Goya sariak

ZUZENEAN Horrela kontatu dizuegu zuzenean Goya sarien gala

Natxo Velez | eitb.eus

"La isla mínima" izan da gaueko izarra, hamar sari irabazita. "Ocho apellidos vascos"ek hiru goya eraman ditu, besteak beste Karra Elejaldek antzeztaldeko aktore onenaren atalean irabazitakoa.

  • Karra Elejaldek antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria irabazi du. Argazkia: Efe.

    Karra Elejaldek antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria irabazi du. Argazkia: Efe.

01:34 Penelope Cruzek filmik onenaren Goya saria eman du. "La isla minima"k irabazi du.

01:31 "La isla minima"ren gaua dela ematen du. Hala berretsi du zuzendari onenaren sariak: Alberto Rodriguezek irabazi du.

01:26 Emakumezko aktore onenaren Goya saria Barbara Lennierentzat izan da.

Barbara Lennie Goya 2015

01:23 Aurreikuspenak bete ditu Javier Gutierrezek. Berarentzat, gizonezko aktore onenaren Goya saria "La isla minima" filmean egindako lanagatik.

Javier Gutierrez Goya 2015

01:13 Miguel Poveda abeslari katalanaren txanda orain Goya sarien banaketa ekitaldiaren agertokian.

01:04 Film dokumentalik onena "Paco de Lucia: la búsqueda" izan da 2014an, Akademiako kideen arabera. Gitarraren maisuaren bizitzari begiratzen dio. Gitarristaren semeak, filmaren zuzendariak, jaso du.

00:58 Iberoamierkako film onenaren saria "Relatos salvajes" argentinarrarentzat da. Donostiako Zinemaldian ikusi genuen, eta hau idatzi genuen.

Damián Szifrón Goya 2015

00:56 2014an joandakoei omenaldi hunkigarria aretoan, "Entre dos aguas" Paco de Lucia zenaren kantuaren doinuarekin: Alex Angulo, Koldo Losada, Juantxo López...

00:50 Gatz bariko "umore" saioaren ostean, Edmon Roch eta Toni Novellak ekoizpen zuzendaritza lan onenaren Goya saria irabazi dute, "El niño" pelikulan egindako lanagatik.

00:39 "Mortadelo y Filemon contra Jimmy el Cachondo"k irabazi du animaziozko film onenaren saria.

00:37 "La isla minima" filmarentzat, jatorrizko gidoi onenaren saria. Zazpigarrena dagoeneko.

00:31 Manuel Rivas idazleak eta Paco Rocak gidoi egokitu onena eman dute. "Mortadelo y Filemón" filmak irabazi du.

00:26 Jorge Sanz eta Terele Pavez aktoreek gizonezko aktore berri onenaren saria eman dute. Galaren aurkezlea, Dani Rovira, hautagaia zen, eta irabazi egin du.

Dani Rovira Goya 2015

00:23 Fernando Velazquezek ere ez du Goya saria irabazi. "Niño sin miedo" ("El niño") izan da, boto-emaileen iritziz, kanturi onena.

00:15 O'Doghertyren eta Langui kantariaren parte-hartze luzetxoaren ostean, jatorrizko musika onenaren saria "La isla minima"ri eman diote.

00:05 Alex O'Doghertyk musikari dagozkion sariak aurkeztu ditu. Berorietan euskal presentzia bikoitza dago: Pascal Gaigne ("Loreak") eta Fernando Velazquez, "Ocho apellidos vascos" lanerako egin zuen abestiagatik.

23:56 Antzeztaldeko emakumezko aktorerik onena Carmen Machi da "Ocho apellidos vascos" lanagatik. Amparo Baró zena hartu du gogoan.

Carmen Machi Goya 2015

23:54 Efektu berezirik onenak: "El niño".

23:51 Carlos Marques-Marcet da zuzendari berri onena "10.000 km" lanagatik. "Plazera borrokatu eta borrokaren plazera aurkitu" behar dela esan du Marques-Macetek.

23:45 Karra Elealde, poz-pozik bere sariarekin

23:33 Pedro Almodovarren Ohorezko Goya saria eman dio Antonio Banderasi. Wert "zinemako jende multzoatik" at utzi dio, hari zuzenduz. Txalo zaparrada handia Malagako aktoreari. Zinemari dena zor diola esan du honek.

Antonio Banderas Goya 2015

23:27 Antzeztaldeko gizonezko aktore onenaren saria, Karra Elejalderentzat! Aitari, osabari eta Alex Angulo zenari eskaini dio.

23:20 Bada, Kepa Sojok ere ez du irabazi fikziozko film labur onenaren saria. "Café para llevar" lanari eman diote golardoa.

23:18 "Walls", Miguel Lopez Berazarena, da 2014ko film labur dokumental onena.

23:14 Jon Kortajarenak eman du animaziozko film labur onenaren saria, baina, tamalez, ez dio "Sangre de unicornio"ri eman, baizik eta "Juan y la nube" Giovanni Macceliren lanari.

23:11 Film laburren txanda da orain: Kepa Sojo ("Loco con ballesta") eta "Sangre de Unicornio" lana izendatuta daude.

23:06 Asuncion Balaguer aktorea omendu du Enrique Gozalez Machok Akademiaren presidenteak hitzaldian. Ibilbide luzean, besteak beste, Gaizka Urresti zuzendariaren "Abstenerse agencias" filmean aritu da Balaguer. Iaz, fikziozko film labur onenaren saria irabazi zuen lan horrek.

23:00 Zinemako Espainiar Akademiaren presidenteak "BEZ zerga madarikatua jaisteko" eskatu du eta espainiar zinemaren egoera ona goraipatu du.

22:57 Kalo Berridik ez du argazkilaritza onenaren saria irabazi. "La isla minima" filmarentzat izan da.

22:51 Eta galako betiereko klake dantzaren ostean, soinu onenaren saria eman dute: "El niño" filmak irabazi du. Gaueko lehena berarentzat.

22:46 Laugarren saria uharteko filmarentzat. Zuzendaritza artistiko onena Pepe Dominguezentzat.

22:42 Editatzen onenaren saria Jose Moyanori ("La isla minima) eman diote Blanca Suarez eta Daniel Guzman aktoreek. Hirugarrena.

22:37 Emakumezko aktore berri onenaren saria Nerea Barrosentzat izan da. "La isla minima"rentzako bigarrena. Oso hunkituta jaso du saria, eta izendapenkideei eskaini die.

22:33 Makillaje eta ile-apainketa onenaren saria: "Musarañas", Alex de la Iglesiak ekoitzia.

22:30 Gaueko lehena, "La isla minima"rentzat: jantzigintza onena.

22:28 Gaueko lehen Goya saria europar film onenarentzat da: "Ida".

22:24 C hepatatisaren kaltedunen plataformaren, figuranteen, TVEko eta Coca Colako langileen eta Madrid Rioko garbitzaileen protestak egon dira entzunaretoaren kanpoaldean.

22:15 "Loreak" filmaren taldeari zuzendu zaio Dani Rovira aurkezlea, bi izendapen dituela gogoratuta ("Loreák" ahoskatuta, hori bai); "euskaldunak halakoak direlako", esan du.

22:12 Dani Rovira aurkezleak zinemaren aldarrikapena egin du. Kulturaren eta ekonomiaren bultzatzaile gisa balioztatu du zazpigarren artea.

22:01 Gala hasi da, musika ikuskizun batekin. Gogoan izan euskal zinemaren hautagaiak hauek direla: "Loreak", Karra Elejalde, Pascal Gaigne, "Dixie eta matxinada zonbia", "Loco con ballesta", Fernando Velazquez, Kalo Berridi eta "Sangre de unicornio".

21:58 Izendapen gehien dituzten filmak "El niño" eta "La isla minima" dira. Bi filmon zuzendariak, Alberto Rodriguez ("La isla mínima") eta Daniel Monzon ("El niño") zuzendariak prest daude dagoeneko.

Alberto Rodriguez

Daniel Monzon Goya 2015

21:49 Penelope Cruz aktoreak banatuko du film onenaren Goya saria. "Loreak"ekoei emango die? Gainerako hautagaiak "El niño", "La isla mínima", "Relatos salvajes" eta "Magical Girl" Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazlea dira.

21:40 "Loreak"ekoak barruan daude dagoeneko.

 

21:27 Antonio Banderas andaluziar aktoreak Ohorezko Goya saria jasoko du gaur Pedro Almodovarren eskutik.

Antonio Banderas Goya 2015

21:22 "Ocho apellidos vascos"ek bost izendapen dauzka, eta horietako Kalo Berridi donostiarrari dagokio. Argazkigintza zuzendaritza onenaren sailean izendatuta egoteak zer suposatzen duen azaldu digu elkarrizketa batean.

21:15 "Ocho apellidos vascos" EiTBren parte-hartzea duen filmaren antzeztaldea alfonbra gainean dago dagoeneko: Karra Elejalde gizonezko bigarren aktore onenerako hautagaia, Clara Lago eta Dani Rovira, gizonezko aktore berri onenerako hautagaia eta galaren aurkezlea.

Karra Elejalde Goya 2015

Clara Lago Goya 2015

Dani Rovira Goya 2015

21:00 Euskaraz filmatutako pelikula bat lehenengoz dago film onenerako lehian Goyetan. Baina, gainera, Garaño-Goenaga bikoaren filma jatorrizko musika onenaren sarirako hautagai ere bada. Pascal Gaignek, musika horren sortzaileak, izendapena nola hartu duen azaldu digu.

Pascal Gaigne Loreak Goya

20:51 Euskal zinemaren bi ordezkari heldu berri dira galara: Alex de la Iglesia zinemagilea eta Jon Kortajarena modelo eta aktorea.

20:43 Ez duzu oraindik ikusi Kepa Sojoren "Loco con ballesta" film laburra ikusi. Ikusi hemen, fikziozko film labur onena ote den jakin aurretik.

Loco con ballesta

20:34 Euskal ordezkaritza zabala izango da gauean. "Loreak" filma film onenaren atalean izendatuta dago. Jose Mari Goenagak filmaren zertzelada batzuk kontatu zizkigun elkarrizketa honetan:"Pentsatzeko materiala ematen du Loreak filmak"

20:23 Zinemaren sariak emateko unea gero eta gertuago dago. Félix Linares y Juan Zapater zinema kritikariek "Loreak"en aukerak eta gaueko ekitaldiaren gakoak aletu dituzte.