Zinemaldia 2024
Donostiako Zinemaldia
'Truman' eta Benicio Del Toro, bigarren jardunaldiko protagonistak
M.G | Erredakzioa
Sail ofizialaren barruan Cesc Gay zuzendariaren Truman aurkeztuko dute. Gainera, Perlas sailean, Sicario emango dute, Benicio del Tororena.
Donostiako Zinemaldiaren bigarren jardunaldiak Cesc Gayren Truman pelikula ekarriko du berekin, baina bailiteke Benicio del Tororen Sicario filmaren emanaldiak itzala egitea.
Cesc Gay zuzendariaren Truman pelikula ostiral honetan estreinatuko da, Sail Ofizalean. Ricardo Darin eta Javier Camara (Una pistola en cada mano filmean ere lan egin zuten zuzendari berarekin) protagonista ditu filmak. Txakur batek ematen dio izena pelikulari, eta une zailetan bi lagunek duten harremana agertzen da bertan.
Horizontes Latinos sailaren barruan 600 millas-en txanda izango da, Gabriel Ripstein mexikarraren pelikularena. Lan horrengatik saria jaso zuen Berlingo Zinema Jaialdian.
Benicio del Toro izango da eguneko izar handia. Denis Villeneuveren Sicario filma aurkezten izango da aktorea.
Culinary Cinemaren barruan, Campo a través, Mugaritz, Intuyendo un Camino filma emango dute, besteak beste.